"Un Lac" bisita gidatuak - kulturaraba
"Un Lac" bisita gidatuak
31/01/2019 - 24/03/2019

Ordutegia: Asteartea-ostirala / Martes-viernes: 18:00-21:00; Larunbatak / Sábados: 12:00-14:00 / 18:00-21:00; Igandeak eta jaiak / Domingos y festivos: 12:00-14:00; Astelehenak (jaiak izan ezik) itxita. / Lunes (excepto festivos) cerrado.
Tokia: Amárica aretoa
Prezioa: Doan
Fotografia-erakusketa "Un Lac"; bisita gidatuak eta lantegia egilearekin batera Iván Urarte.
Duela mende bat pasatxo, Joseph Conrad-ek The Shadow Line (Itzalaren marra) argitaratu zuen. Nerabezaroak berezko dituen aztoramenak atzean utzi eta lehen helduaro deritzon eremuan —aurrekoa bezain zingiratsua, aurrekoa bezain iluna, ez gutxiago behintzat — sartzean datzan iragateari buruzko nobela da.
Zenbait hamarkada geroago, Jean Piaget-ek honela definitu zuen nerabezaroa: “adinetan metafisikoena, zeineko sedukzio arriskutsuak ahazten zailak izango baitira ondoko helduaroko gogoetan”. Esan daiteke, okertzeko arriskurik gabe, Ivan Urarte dela ahazten ez duen eta eremu lauso eta zalantzazko horretara itzultzen den heldu hori, eremua modu objektiboan hartu eta argazki sorta batean islatzeko asmoz.
- Bisita gidatuak egilearekin batera: martxoaren 9an eta 16an, 12:00etan.
- Lantegia egilearekin batera: Egileak argazkigintzaren inguruan daukan ikuspuntuan eta UN LAC lan prozesuan sakonduko du, eta lantegian parte hartzen dutenei beren lanak egiten lagunduko die, baldin eta lanik badaukate.
Larunbata martxoaren 23an : 10:00 -14:00 / 15:00 – 18: 00
Igandea martxoaren 24an: 10:00 – 14:00