angle-left Arabako Organo Jaialdia

Arabako Organo Jaialdia

Festival de Órgano de Álava

Arabako Organo Jaialdia erakustoki bat da, organoen bidez Arabako arte ondare baliotsuak gordetzen duen aberastasuna ezagutarazten duena. Urtero, Arabako Organo Jaialdia instrumentu preziatu hori daukaten Arabako herri batzuetara heltzen da. Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren gainerako musika programazioarekin orekatutako eskaintza bat edukitzea kontuan hartuz, urtetik urtera txandakatuz doaz kontzertuak ematen diren herriak.

 

Arabako Organo Jaialdia erakustoki bat da, organoen bidez Arabako arte ondare baliotsuak gordetzen duen aberastasuna ezagutarazten duena. Urtero, Arabako Organo Jaialdia instrumentu preziatu hori daukaten Arabako herri batzuetara heltzen da. Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren gainerako musika programazioarekin orekatutako eskaintza bat edukitzea kontuan hartuz, urtetik urtera txandakatuz doaz kontzertuak ematen diren herriak.

 

Arabako Organo Jaialdia 1986. urtean egin zen lehenbiziko aldiz.

Urte batzuk lehenago, 1982an hain zuzen ere, Felix Martín Latorre Kulturako diputatua zelarik, eta José Santos de la Iglesia Ugarteren proposamenez, XVIII. eta XIX. mendeetako organo batzuk lehengoratzeko lana hasi zen. Organo horiek, musika eta ondare aldetik balio handikoak izan arren, argi eta garbi narriatze prozesuan aurkitzen ziren.

1984ko udan, lan horietako lehenengoa bukatu zen: Jasokundearen Andre Mariaren elizako organoa, Bastidan, eta haren ondotik beste asko etorri ziren.

Organoak zaharberritzeko egitasmo honen ondorioz, errezitaldiak eta kontzertuak antolatzeko aukera ikusi zen. Asmotan hartu zen organorako musika errepertorio zabala ezagutaraztea eta instrumentu handi horren balioa nabarmenaraztea, haren soinuak elizkizunetan duen presentziatik haratago. Horrela sortu zen Arabako Organo Jaialdiaren lehenengo edizioa. Lehenengo edizio hartan, Eskuernagan, Gasteizen, Laudion eta Elciegon eman ziren kontzertuak, 1986ko maiatzetik urrira arteko hilabeteetan.

Ondoren, zaharberritutako organo gehiago eransteak, programazio zabalagoa eta desberdinagoa taxutzeko aukera eman zuen. Askotariko programazio hori, eta instrumentu bakoitzaren soinu berezitasuna, Arabako Organo Jaialdiaren musika printzipio gidariak izan dira.

 

Parte hartzen duten organo jotzaileen gogobetetasuna, organo historikoen kontserbazio eta fintze egoera ona azpimarratzen baitute, parrokiekiko koordinazioa eta entseguetarako behar den denbora bere esku izateko aukera, baita entzuleen harrera ona ere, urte oroz erantzuten baitute ekitaldi honetara etorriz, Arabako Organo Jaialdiaren arrakastaren eta iraupenaren oinarriak dira.

Horregatik guztiagatik, Arabako Organo Jaialdia erreferente iraunkor bat da Arabako Lurralde Historikoko udako kultura programazioan, hogeita hamar urte baino gehiago bete dituelarik, eta 135en bat kontzertu eman direlarik, 80 organo jotzaile baino gehiagorekin, hainbat tokitan.