null Arabako Organo Jaialdia - ekainak 16

Arabako Organo Jaialdia - ekainak 16. Gasteiz

16/06/2022 - 30/11/1899

Arabako Organo Jaialdia - ekainak 16

Ordutegia: 20:30
Tokia: Gasteiz. Karmengo Komentuko eliza.
Prezioa: Doan. Edukiera bete arte.

PROGRAMA

F. Mendelssohn (1809-1847)

Sonata nº 3 in A Major Op.65

Con moto maestoso - Andante tranquilo

R. Schumann (1810-1856)

Estudio IV. Op. 56

R. Schumann

Skizz III. Op.58

G. Fauré (1845-1924)

Requiem

 

ANA BELÉN GARCÍA

Andoainen jaio zen, eta bertan ekin zien bere musika ikasketei. Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan lortu zituen piano eta klabizenbaloko goi-mailako tituluak eta organoko erdi mailakoa. Organo ikasketak Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian amaitu zituen, Esteban Landartekin, eta bere prestakuntza zenbait irakaslerekin osatu zuen, hala nola Löic Malliérekin, zeinak inprobisazioko klaseak eman zizkion. Zenbait maisuren aholkuak jaso ditu. Haien artean daude, esaterako: Brett Leighton, Michel Bouvard, Joris Verdin, Louis Robilliard, Montserrat Torrent, Jacques van Oortmerssen, Daniel Roth, Wolfgang Zerer, Pieter van Dijk…

Enrique Lartundo Fundazioak bekak eman dizkio zenbaitetan organo eta pianoko espezialitateetan eta bere organoko ikasketak Jesús Martín Mororekin Pabeko L’Ecole Nationale de Musiquen hobetu ondoren, “Mention Très Bien à l’ unanimité du Jury” eskuratu zuen.

Bakarlari eta laguntzaile parte hartu du Espainia, Belgika, Frantzia, Errusia, Japonia eta Estatu Batuetako nazioarteko ziklo askotan, estilo eta garai guztiak hartzen dituen musika interpretatuz. Musika berriekin engaiatuta, piezak estreinatu ditu zenbait jaialditan, hala nola Leongo Musika Hamabostaldian, Kroazian eta Libanon.

Gaur egun Urnietako Lourdes Iriondo musika-eskolako zuzendaria da eta errepertorista Donostiako Easo abesbatzan. Eta Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikako organo-jotzaile titularra izateaz gain, Donostiako Musika Hamabostaldiko Nazioarteko Organo Jaialdiko zuzendaria da.

 

SAMANIEGO ABESBATZA

Samaniego Abesbatza 1977an sortu zen Antton Leteren eskutik Gasteizko Samaniego Ikastetxeak musikaren eta abesbatzen alde egindako apustuaren barruan.

Gaur egun 40 lagun dauzka Nagore Alanguak zuzenduta, zeinak lekukoa hartu baitzion Arturo Goicoecheari 2014ko irailean, eta azken horrek, era berean, Aitor Sáez de Cortazarri 2009an.

Urte hauetan taldeak garai eta estilo guztietako obrak gehitu ditu bere errepertoriora ia, kantu gregorianotik XXI. mendeko musikaraino, eta sartu.irtenak egin ditu abesbatza sinfonikoaren arloan, zenbait obra joz, hala nola Carl Orffen Carmina Burana, Mozarten Requiem, Heandelen Hallelujah, Beethovenen sinfoniak...Halaber, aipatzekoa da Donizettiren L'elisir d'amore operan izan duen partaidetza eta musika taldeekin izandako hamaika lankidetzak, hala nola Gasteizko udal musika bandarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Gasteizko Camerata ganbera-orkestrarekin...

Askotariko diskografia hori urteotan joan da osatzen. Hiriko ekitaldirik esanguratsuenetan parte hartu du, hala nola Gasteizko Jaietako eta Gabonetako pregoietan, Urrezko Zeledonetan, Gasteizko guduaren mendeurrenean....Orobat, abesbatzak interes bereziz lantzen du folklorea, eta bereziki Euskal Herrikoa, eta hala, besteak beste, Gontzal Mendibilekin parte hartu du Iparragirreren bizitzan oinarritutako musika ikuskizun batean.

 

Kontzertu hau Arabako organo jaialdiaren XXXVI. edizioaren parte da. Jaialdia hiru kontzerturekin abiatuko da Gasteizen, “organoa ostegunetan” (ekainaren 2, 9 eta 16an); ondoren Aramaiora, Eltziegora eta Bastidara joango da “organoa ostiraletan” (ekainaren 17 eta 24an eta uztailaren 1ean).