angle-left Eskualdea. Arabako Lurralde Historikorako komisariotza proiektu bat eta hiru ekoizpen proiektu hautatzeko lehiaketa baten deialdia

Eskualdea. Arabako Lurralde Historikorako komisariotza proiektu bat eta hiru ekoizpen proiektu hautatzeko lehiaketa baten deialdia

14/06/2019

Artium

Eskualdea. Arabako Artium Fundazioa

Komisariotza eta ekoizpen artistikoa biltzen dituen programa bikoitza da Eskualdea. Arabako Lurralde Historikoan esku-hartzea da bere helburu nagusia, arte garaikidearen eta lurraldearen arteko gurutzaketa guneak sustatzeko, landa inguruarekiko, naturarekiko eta gizarte-testuinguruarekiko elkarrizketari arreta berezia eskainiz.

Artiumek 2018an antolatu zituen Ekinean ibiltari eta arte plastikoen erakusketa ibiltaria programen jarraipena da Eskualdea, eta oraingo honetan deialdi bakarrean birformulatu da, alde batetik, Arabako lurraldeko hiru gunetan gutxienez gauzatuko den komisariotza proiektu baten hautaketa (Eskualdea Komisariotza) eta, bestetik, ekoizpen artistikoko hiru proiekturena (Eskualdea Ekoizpena), lurraldearen gune batzuetan eta besteetan aurkeztuko direnak.

 

Eskualdea Ekoizpena. Arabako Lurralde Historikorako artelanak ekoitzi eta erakusteko proiektuak

Deialdiaren oinarri osoak

Lehiaketa honen xedea da Arabako Lurralde Historikoko toki batzuetan eta besteetan ikusgai jarriko diren hiru ekoizpen artistikoko proiektu hautatzea.

Derrigorrezkotzat jotzen da proposamenek eragina izatea garatuko diren kokaguneetan, deialdiaren denboran zehar antolatuko diren topaketa- eta bitartekaritza-jardueren bidez (elkarrizketak, lantegiak…).

Ekimen honekin bertako testuinguru artistikoa garatu nahi da, sorkuntza eta gogoeta garaikidea eta arabar gizartea elkarretaratu eta bategin nahi dira ahal den neurrian, eta landa inguruaren eta hiriaren arteko harremanei buruz gogoeta eginaraziko duten proposamenak sustatzea, proposamen berritzaile, esperimental eta eraginkorren bidez.

Arabako Lurralde Historikoan nahiz Trebiñu konderrian jaio edo bertan bizi diren artistei zuzendua dago deialdia, baina baita beren proiektuak, epaileen ustez, Arabako Lurralde Historikoaren testuinguru artistikoarekin lotura duten edota hartan eragin esanguratsua duten artistei ere.

Deialdi honetako proiektuetako bakoitzerako erabili ahal izango den gehieneko diru-kopurua SEI MILA EURO (6.000 €) da, BEZ barne, proposamenaren aurkezpenari erantsitako gastuen aurrekontu batean modu argi eta koherentean banatu beharko dena.

Proposamena aurkezteko epea 2019ko uztailaren 5eko 14:00etan amaitzen da.

 

Eskualdea Komisariotza

Deialdiaren oinarri osoak

Artista garaikideen lana ezohiko testuinguruetan garatu eta ezagutarazteko komisariotza proiektu bat aukeratzea du helburu, eta hura Arabako Lurralde Historikoko gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren errealitatearekin lotzea.

Programa honek sorkuntza garaikidea babesteko eta zabaltzeko esparru bat izan nahi du, baina garrantzi berezia eman nahi die beste alderdi batzuei ere, esate baterako herritarren garapenari, sormenari eta hurbileko kulturari, eta beraz, bertako biztanleekiko lana ezin utzizko proiektuaren zeharkako ardatz bat da.

Hiru artistak parte hartuko dute gutxienez, eta beren proposamena bakarka ala taldean egin ahal izango dute.

Aintzat hartuko dira beren lantaldean Arabako Lurralde Historikoan nahiz Trebiñu konderrian egoitza duten artista eta artearen profesionalen (edota beren ibilbide profesionalean, epaileen ustez, arabar testuinguruarekin lotura egiaztatua izan dutenen) presentzia duten proiektuak.

Arabako Lurralde Historikoan garatzeko komisariotza-proiektu bat aurkeztu nahi duen edozein pertsona fisikok (heldua) zein juridikok dauka deialdira aurkezteko aukera, zeinahi ere dela bere herritartasuna eta bizilekua, bakarka nahiz taldean.

Deialdi hau gauzatzeko erabili ahal izango den gehieneko diru-kopurua HOGEITA HAMAR MILA EURO (30.000 €) da, BEZ barne, proposamenaren aurkezpenari erantsitako gastuen aurrekontu batean modu argi eta koherentean banatu beharko dena.

Proposamena aurkezteko epea 2019ko uztailaren 5eko 14:00etan amaitzen da.