null Gazte Sortzaileak beka

Gazte Sortzaileak bekan izena emateko epea ireki dute, gazteek sortutako ekitaldi kulturalak sortzeko 4.000 euroko laguntza eta aholkularitza profesionala eskaintzen duena

20/05/2021

Gazte sortzaileak deialdia

Gazte Sortzaileak deialdiak gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea bilatzen du. Era berean, euskarazko kultura-programazioan eragitea du xede, gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez. Urtero, elkarlanean antolatzen dute Gasteizko Udalaren Euskara eta Gazteria Zerbitzuek, Foru Aldundiaren Euskara zerbitzuak eta Kultura sailak eta Oihaneder Euskararen Etxeak.

Beka araban bizi diren 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Hartara, bekadun bakoitzak proiektua gauzatzeko 4.000 euro arteko beka jasotzen du, eta, aukera eskaintzen zaio intereseko arloko tutore profesional baten laguntza izateko

Proiektuek ahozkotasunarekin estu-estu lotuta egon eta euskaraz izan behar dute. Bestalde, bakarkako edo taldekako lana izan daiteke, eta hainbat diziplinatako proiektuek dute tokia deialdian: antzerkia, zinema, ikus-entzunezkoak, bertsolaritza, bakarrizketa, musika, poesia-emanaldia, performancea eta diziplinen arteko nahasketa.

Eskabideen aurkezpena: 

 

Argibide gehiago