null CONVOCATORIA GAZTE SORTZAILEAK 2020

GAZTE SORTZAILEAK BEKAREN 2020KO DEIALDIA

18/06/2020

GAZTE SORTZAILEAK BEKAREN 2020KO DEIALDIA

Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria zerbitzuek, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren laguntzarekin –administrazio biek partekatzen duten helburua
baita– eta Oihaneder Euskararen Etxearen lankidetzarekin, Gazte Sortzaileak beka deialdia
sortu du, euskarazko kulturgintza bultzatzeko asmoz. Beka horren helburuak dira:

a) Gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea.

b) Gasteizko euskarazko kultura programazioan, besteak beste, eragitea, gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez.

c) Gazteek beren sormena garatzeko aukera-guneak izatea.

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek Vitoria-Gasteizen edo Arabako lurralde historikoan erroldaturik egon behar dute eta 16 eta 35 urte bitartekoak izan.

Bi kategoria daude:

1. kategoria: 16-24 urte bitartekoak

2. kategoria: 25-35 urte bitartekoak

Bakarka zein taldeka aurkezteko aukera dago.

Taldeka aurkeztuz gero, taldekide guztiek adinaren baldintza bete behar dute; era berean, eta adinari dagokionez, bi kategorietakoak badira, adierazi beharko dute zein kategoriatan aurkeztu nahi duten lana. Bestalde, erroldari dagokionez, taldekide gehienek erroldatuta egon behar dute Gasteizen edo Arabako Lurralde Historikoaren hiri edo herri batean.

Pertsona edo talde bakoitzak proiektu bakarra aurkez dezake.

Gehienez ere, beka bi aldiz jaso ahal izango da bi deialdi desberdinetan.

Pertsona fisikoak izan behar dira proiektua aurkezten dutenak, eta elkarte edo entitate batean izenean egiten badute hala adierazi beharko dute eskaeran bertan.

18 urtetik beherakoek gurasoen edo tutore legalaren baimena beharko dute, eskabide orri orokorraren “Ordezkaria” izeneko atala betez.

Proiektuak aurkezteko azken eguna 2020ko abuztuaren 28a izango da, eta 13:00ak baino lehen aurkeztu behar dira.

Lanak Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira —Teodoro Dublang margolaria 25— edo gizarte etxeetako Herritarrak Laguntzeko Bulegoetan. Horrez gain, 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoa aintzat hartuko da.

Proiektuak aurkezteko orduan zalantzarik izanez gero, interesdunek helbide elektroniko honetan argibideak eska ditzakete: gazteria@vitoria-gasteiz.org  

Interesdunek eskabidea aurkezten dutelarik, oinarri hauek onartzen dituztela esan nahiko du.

Deialdiaren oinarriak