Gazte Talent 2020 EUS - kulturaraba
2020ko Gazte Talent
01/10/2020

Talde eta bakarlari gazteen lehiaketa
14 eta 35 urte bitarteko gazteentzat
Gazte Talent bakarlari eta musika talde gazteen lehiaketa da, Jimmy Jazz elkarteak seigarren aldiz antolatu duena Gauekoak-en, Arabako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Araba Euskaraz-en laguntzarekin.
PARTE-HARTZAILEAK
Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edo lan egiten duten 14-35 urte bitarteko gazteek (deialdiaren egunean) parte hartu ahal izango dute.
IZEN-EMATEAK
Lehiaketarako izen-ematea online edo zuzenean bertara joanda egin ahal izango da.
-
Online-izen ematea: posta elektroniko bat bidalita gaztetalent@gmail.com helbidera
-
Zuzeneko izen ematea: agiriak Jimmy Jazz aretoaren bulegoetan aurkeztu beharko dira (Aldabe kalea 34, 1. esk., Gasteiz). Ordutegia: 10:00 – 14:00.
ESKATUTAKO AGIRIAK AURKEZTEKO EPEA
Irailaren 28tik azaroaren 13ra, biak barne.