angle-left GaztefilmFest, gazte eta umeentzako zinema jaialdia

GaztefilmFest, gazte eta umeentzako zinema jaialdia

22/11/2019 - 01/12/2019

GaztefilmFest, gazte eta umeentzako zinema jaialdia

Horario: Varios
Lugar: Florida zinemak, Vital Fundazio Aretoa, Aldabe Gizarte Etxea, Zabalgana Gizarte Etxea eta Artium
Precio: 3,50€ filmak / 5€ tailerrak

GaztefilmFest zine jaialdia edizio berri bat ospatuko du Gasteizen azaroaren 22tik abenduaren 1era

3 urtetik gorako ume eta gazteentzako proiekzioak, tailerrak eta kontzertuak.

Umeei zer gustatzen zaien jakiteko aukera onena beraiei galdetzea da. Jaialdi berritzaile honetan hezkuntzari lotutako esperientzia kolektiboa martxan jartzen da, eta bertan, umeak dira proiektuaren eragile aktibo nagusiak, praktikaren bidez zuzenean lan egiten baitute.

Jaialdi honek mundu guztiko filme aukeraketa zaindu bat eskaintzen du, aniztasuna eta kalitatea sustatzen dituzten zine merkatu zirkuitu konbentzionaletatik kanpo dauden proiektuak sustatuz.

10 egunetan zehar, 120 ikus entzunezko ekoizpen baino gehiago proiektatuko dira. Hauek sekzio ezberdinetan bananduta daude, publiko ezberdinak jorratuz, 3 urtetik 30 urte bitartekoentzat. Proiekzioak Florida zinean, Vital Fundazio Aretoan, Aldabe Gizarte Etxean, edo Artium museoan izango dira.

Horretaz gain, aurten Zazpi t’erdi kolektiboa, Ariadna Murguialday edo Alfredo Costa Monteiro bezalako profesional apartak izango ditugu animazio, sormen eta soinuaren lantegi ezberdinetan .. Jesús Guridi Musika Kontserbatorioko gazte orkestra zein beste formakuntzak, kontzertuak eskainiko dizkigute GaztefilmFest jaialdian.

Nobedade bezala, aurten GaztefilmFest-ek Kanada izango du herrialde gonbidatu bezala.

Horregatik, eskainitako haur eta gazte sekzioetako film laburren programa ezberdinetan parte hartuko du. Bestalde, Norman McLaren animatzaile esperimentalaren lanaren atzera begirakoa izango dugu eta zine partehartzailean murgilduko gara Wapikoni kolektiboaren eskutik..

Publikoa izango da edizio honetako film irabazlea aukeratuko duena bere botoaz..

Programazio osoa zein sarrerak eskuratzeko informazioa web-orrialdean eta sare sozialetan ikusgai.

 

 

Sarrerak

Sarrera guztiak 3.50€ tan salduko dira.
Salmenta gure web orriaren bitartez egin ahalko da edo sede bakoitzean bertan, proiekzioak hasi baino 30 minutu lehenago.
Taillerrek 5€ ko prezioa izango dute eta web orriaren bitartez ordaindu beharko dira. Informazio gehiago nahi izatekotan info.gaztefilmfest@zinhezba.org helbidera idatzi.