null “Ignacio Aldecoa” ipuin lehiaketa

"Ignacio Aldecoa" ipuin lehiaketa

Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak Ignacio Aldecoa euskarazko ipuin lehiaketarako deia egiten du.

Ignacio Aldecoa literatura lehiaketak 6.000 euroko sari bana eskaintzen du bi modalitatetan: euskara eta gaztelania. Literatura sari horiek garrantzia eta prestigioa dute bai lurraldean, bai estatuan.

Aurten, Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketako modalitate bakoitzak bere deialdia eta oinarri espezifikoak izango ditu, hizkuntza bakoitzaren errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta.

  • 2022koa 43. Ignacio Aldecoa euskarazko ipuin lehiaketa da. Lehiakideek 10-25 orrialdeko ipuin bat aurkeztu behar dute Arial 12 edo antzeko letra motan. Lehiaketa irabazten duen ipuinaren egileak 6.000 euro jasoko ditu eta ipuina argitaratu egingo dute

  • 2022koa 51. Ignacio Aldecoa gaztelaniazko ipuin lehiaketa da. Lehiakideek gutxienez 20.000 hitzeko ipuin bilduma bat aurkeztu behar dute, eta bildumako ipuin bat aukeratu lehiaketarako. Epaimahaiak, zalantzarik izanez gero, bilduma osoa aztertu ahal izango du, erabakia hartzeko.

Kasu honetan, 6.000 euroko saria emateaz gain, Arabako Foru Aldundiak saritutako ipuina eta lehiaketara bidalitako ipuin bilduma argitaratuko ditu, Fulgencio Pimentel argitaletxearekin batera. Argitaletxe horrek lan irabazlea banatzeko ahalmena du bai lurralde nazionalean, bai gaztelaniaz hitz egiten den beste herrialde batzuetan.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago uztailaren 10era arte.

“Ignacio Aldecoa Saria” euskarazko ipuinen XLIII. Lehiaketa

Parte hartzaileak bidalitako ipuinek euskaraz idatzita egon beharko dute eta 10-25 orrialde bitartean izan.

Lanak jatorrizkoak izan behar dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabeak.

Lanak aurkeztea

XLIII Concurso de cuentos en euskera "Ignacio Aldecoa Saria - Egoitza

Diptikoa jaitsi
 

“Ignacio Aldecoa Saria” LI. gaztelaniazko ipuin lehiaketa

Parte hartzaileak ipuin bilduma bat bidali, eta horietako bat aukeratu behar du lehiaketara aurkezteko. Ipuinek gaztelaniaz idatzita egon behar dute.

Bildumak, 20.000 hitz izan behar ditu, gutxienez Ipuinak jatorrizkoak izan behar dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabeak.

Lanak aurkeztea

“Ignacio Aldecoa Saria” ipuin lehiaketa gaztelaniaz 2022 - Egoitza

Diptikoa jaitsi
 

José Ignacio de Aldecoa Isasi  Gasteizen jaio zen, 1925ean. Haren idazle talentua eleberri eta ipuinetan garatu zen erabat. Kritikaren Saria jaso zuen 1958an eta garrantzi handia izan zuen Espainiako 50eko hamarkadako narrazioaren errealismo berriaren testuinguruan.