Ipar Eszena Bidea 2022ko Konstelazio Ibilbidea - kulturaraba
Ipar Eszena Bidea 2022ko Konstelazio Ibilbidea

Kultura eta Kirol Sailak kultura ekintzak antolatzen laguntzen du, Arabako lurraldeko kultura jarduera bizkortzeko eta Arabako herritarren eskaerei erantzuteko bide gisa. Ildo horretan, aurten programa honetarako babesa aurkezten du: “IPAR ESZENA BIDEA 2022KO KONSTELAZIO IBILBIDEA”.
Ipar Eszena Bidea arte eszenikoen hainbat elkartek sustatutako proiektu bat da, eta Donejakue Bideen ibilbide historikoa programazio eszeniko bizirako erreferentzia gisa hartzen duen kultura-trukerako ibilbide baten inguruan egituratzen da. Arte eszenikoen bidez Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroaren artean kultura trukatzeko proiektua da.
Ipar Eszena Bidea proiektua egituratzen duen ardatza arte eszenikoen emanaldi ibilbidea da, ia-ia 40 egoitzatatik igaroko dena, sortutako kultura-lurralde erkidea osatzen duten 5 erkidegoetan: Galizia, Asturiasko Printzerria, Kantabria, Euskadi eta Nafarroako Foru Erkidegoa, Zangozatik Compostelako Donejakueraino.
2022an, Ipar Eszena Bideak bere 4. denboraldia beteko du, irailaren 10etik urriaren 9ra arte iraungo duena. Denboraldi honetan, lehenbiziko aldiz bi lurralde berri hartuko ditu barnean: Nafarroako Foru Erkidegoa eta Araba.
Ibilbidea irailaren 16an eta irailaren 23an iritsiko da gure probintziara; lehenengo topagunea Agurain herrian izango da eta bigarrena Gasteizen, Probintzia Plazan bertan hain zuzen ere.