JALGI! VOZ FESTIVAL EUS - kulturaraba
JALGI! VOZ FESTIVAL-A
15/04/2021 - 13/06/2021

Ordutegia: Ikusi egitaraua
Tokia: Ikusi egitaraua
Prezioa: 5 eurotik 15 eurora bitartekoa izango da, doako kontzertu batzuez gain
Jalgi! Voz Festival-a Gasteizko hiriari eta Arabako Lurralde Historikoari musika bilakatu den hitzaren aukera (amaigabeak) deskubritzeko eta gozatzeko aukera eskaintzeko sortu da. Askotariko proposamen berritzaile eta heterogeneoen bidez, musika lirikoa eta klasikoa hurbiltzea eta zabaltzea du helburu.
Ane Ruiz de Gordoa (Gasteiz, 1990) eta Maite Arciniega (Gasteiz, 1993) programatzaile gazteek proposamen berri hau diseinatu eta gauzatu dute: Jalgi! Voz Festival-a, , apirilean, maiatzean eta ekainean garatuko diren zortzi proposamenez edo zortzi "kontzertu-motaz” osatua
Sarreren prezioa 5 eurotik 15 eurora bitartekoa izango da, doako kontzertu batzuez gain. Sarrerak eta gonbidapenak lortzeko informazioa laster eskuragarri.
Bestalde, sortzaileek mikromezenasgo kanpaina bat jarri dute martxan (crowdfunding) Jalgi! Voz Festival-aren lehen edizioa gauzatzeko behar den finantzaketa lortzeko. Webgune beraren bidez sar daiteke kanpainara, eta askotariko kopuruekin lagundu ahal izango da.
Poltsiko opera
Ekoizpen operistiko originala eta modernoa, dramaturgia eguneratua duena eta formatu txikikoa, espazio ertain eta txikietan antzezteko aukera ematen duena, bere esentzia galdu gabe.
Ikuskizuna: “Orfeo ed Euridice - American Version, 2021”
Kokapena: Teatro Ortzai Antzokia
Artistak: Iker Ortíz de Zárate (dramaturgia eta zuzendaritza eszenikoa), Mireia Tarragó (sopranoa), Miguel Gómez (kontratenorea), Ainhoa López de Munain (sopranoa) eta Amaia Rodríguez (pianoa)
Datak: Apirilak 15, osteguna, 19:30; apirilak 17, larunbata 19:30 eta apirilak 18, igandea 18:00.
Begirada berriak
Errepertorio klasiko eta tradizionalaren esperimentazioaren eta berrirakurketaren aldeko apustua egiten duten artisten proposamenei eskeinitako kontzertua, gaur egun eskuragarri dauden musika-sorkuntzako teknologiak erabiliz eta musika-estiloen mugetan kokatuz.
Ikuskizuna: A Boy & a Girl
Kokapena: Kultura Bizia Gunea - Iradier Arena
Artistak: Magalí Sare (ahotsa) & Sebastià Gris (gitarra elektrikoa, pedalak eta lapsteela)
Datak: apirilak 23, ostirala 19:00
Ahotsak Enarmonía
Errenazimenduko eta barrokoko garaietako ahots-polifoniaren dibulgazioari eskainitako hitzaldi-kontzertua, errepertorio honen aukera espresibo amaiagabeak esploratzen dituena.
Ikuskizuna: Teatro di Alchimia
Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz) / Tuestako Eliza (Gaubea)
Artistak: Eres-Alkimia (ahots-ensemblea), José Miguel Baena (testuak eta dramatizazioa), Fernando Tamayo (hizlaria)
Datak: maiatzak 8, larunbata 18:30 (Gaubea) eta maiatzak 9, igandea 18:30 (Gasteiz)
Jalgi! Classic Lounge
Errepertorio klasikoa beste musika-estilo batzuk programatu ohi dituzten kontzertu-aretoetara eta ikusleengana hurbiltzen duen proposamen urratzailea.
Ikuskizuna: Lirismo estalia
Kokapena: Jimmy Jazz Aretoa
Artistak: Marc Serra (pianoa)
Datak: maiatzak 14, ostirala 19:00
Hitz egiten den musika
Hitzen musikaltasuna eta musikaren literaltasuna aztertzen duen ikuskizun poetiko-musikala, hitz mintzatuaren eta hitz kantatuaren sonoritatea uztartzen dituena.
Ikuskizuna: El Nus la Flor
Kokapena: Baratza Aretoa (Vitoria-Gasteiz) / Andra Mari Aretoa (Araia)
Artistak: Enric Casasses (olerkiak eta errezitazoa), Daniel Ariño (pianoa eta konpsosizioak), Maria Mauri (ahotsa)
Datak: maiatzak 28, ostirala 19:30 (Gasteiz) eta maiatzak 29, larunbata 19:30 (Araia)
Beste erdia estalgabetuz
Esklusiboki emakumeek idatzitako edo emakumeen obra poetikoan inspiratutako musika lirikoa zabaltzeko eta aitortzeko kontzertua.
Ikuskizuna: Inéditas
Kokapena: Sala Kulturunea A - Fundación Vital
Artistak: Eugenia Boix (sopranoa), Susana García de Salazar (pianoa) eta Carmen San Esteban (aktorea)
Datak: ekainak 4, ostirala 19:30
Euskal Abesti Lirikoa
Euskarazko testu eta poemetan oinarritutako errepertorioa ikertzen duen ahozko errezitaldia, bere bizikoa baita hizkuntza gutxituetan egindako artelanak aldarrikatzea eta plazaratzea.
Ikuskizuna: Euskal Hitzetatik Soinu Unibertsaleruntz
Kokapena: Oihaneder Euskararen Etxea
Artistak: Miren Urbieta-Vega (sopranoa) eta Amaia Zipitria (pianoa).
Datak: ekainak 6, igandea 19:30
Lied Dastaketa + Song Jam
Lied kontzertu laburra, saio ireki batez jarraitua, jazz-generoen berezko jam sessions ezagunen moduan, baina oraingoan musika lirikoaren esparrura erama.
Ikuskizuna: Lirika publiko guztientzat
Kokapena: Dazz Jazz Club
Artistak: Juan Laborería (baritonoa) eta Leyre Sáenz de Urturi (pianoa)
Datak: ekainak 13, igandea 19:00