null Javier Berasaluce Bajo. Igerilekua

Javier Berasaluce Bajo. Igerilekua

06/04/2022 - 15/05/2022

Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00 – 21:00 │ Larunbatetan 12:00 – 14:00 eta 18:00 – 21:00 │ Igande eta jaiegunetan 12:00 – 14:00 │ Astelehenetan itxita
Tokia: Amarika Aretoa
Prezioa: Sarrera doan

Argazkiak ateratzen ditugu bizitzen ari garenaren sentsazioak atzemateko asmoz, hatzen artean ura bezala ihes egiten diguten sentsazio horiek, hain zuzen ere.

Eta neurri batean lortzen dugu.

Zuzenean, aparteko buruko ahaleginik egin gabe, gure irudiei begiratzen diegu eta modu sotilean baina irmoki lekualdatzen gara egon ginen leku eta garaietara.

Igerilekua, beste edozein argazki proiekturen antzera, ariketa autobiografikoa da. Handik igaro nintzen eta orain hartu nituen irudiekin jolas dezaket, bizitakoa eta imajinatutakoa nahastuz, begiratzen dituenak gogora ekar ditzakeen espazioak diseinatuz, kiribilean ibiliz amaierarik gabe, gure giza izaera arraroa osatzen baitu.