angle-left Jardunaldia - Kulturako eta sorkuntzako eragileentzako deialdiak - Topaketak Programa

Jardunaldia - Kulturako eta sorkuntzako eragileentzako deialdiak - Topaketak Programa

20/02/2019

Jardunaldia - Kulturako eta sorkuntzako eragileentzako deialdiak - Topaketak Programa

Horario: 17:00-20:00
Lugar: Betolaza aretoa. Montehermoso kulturunea
Precio: Doan. Asistentzia librea izango da, aldez aurretik izena emanda

Otsailak 20
Montehermoso kulturunea, Fray Zacarías Martínez, 2
01001 Vitoria-Gasteiz 

 

Sarrera

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak eskaintzen dituzten laguntzak eta bekak ezagutzera emateko, eta dirulaguntza lerro horietara edo beste batzuetara aurkezteko proiektuak prestatzen eta aurkezten laguntzeko, KulturAraba Bulegoak egokitzat jo du jardunaldi bat proposatzea, lurraldean ditugun aukeren berri emateko.

Jardunaldia amaitzeko, proiektuak diseinatzeko lantegi bat egingo da, non gakoak azpimarratuko baitira, eta proposamen on bat garatzeko edo lehendik ditugunak hobetzeko baliabideak erakutsiko.

 

Helburuak

  • Eskura dauden baliabideak Arabako sorkuntza sektorera hurbiltzea, asmo garbi batekin: eragile gehiagorengana iristea.
  • Sortzaile izanik zer dirulaguntza lor daitekeen jakitera ematea eta, horrez gain, behar bezala aurkezteko jarraibideak ematea.
  • Kalitate handiagoko proiektuak diseinatzen eta idazten laguntzeko tresnak ematea.

 

Norentzat den

Hizpide izango diren laguntzetakoren batera aurkezteko interesa duten banakako eragile edo taldeentzat, eta beren proiektua hobetzeko asmoa duten sortzaileentzat.

Laguntza hauek beretzat edo bere kolektiboarentzat diren zalantza duten pertsona guztientzat.  

Jardunaldi honen xede diren laguntzei buruzko galderak dituztenentzat.

Ez da administrazio publikoko kulturako kudeatzaileentzako jardunaldia, haientzako laguntzak ez baitira aurkeztuko.

 

Hautatu diren deialdiak

Kultura sorkuntzatik gertuen dauden eta interesgarrienak diren deialdiak aukeratu ditugu, kontuan hartuta sortzaileak zer zailtasun izan ohi dituen erabakitzeko orduan ea kasuan kasuko laguntza berak behar duena den eta ea hartarako hautagai izan daitekeen.

Kulturan, berrikuntzan eta ekintzailetzan arreta jartzen duten hamabi deialdi hautatu ditugu.

 

Arabako Foru Aldundia:

Kultura eta Kirol Saila. Kultura Ekintza Zerbitzua:

  • Arte eszeniko eta musikaletako prestakuntzarako laguntzak.
  • Irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzat kultura jarduerak egiteko dirulaguntzak.
  • Eskualdea: ekoizpena eta komisariotza. Arabako Lurralde Historikoan obrak ekoizteko eta erakusteko proiektuak. Artiumekin lankidetzan

 

Ekonomia Garapenaren Saila:

  • Ikus entzunezko proiektuak garatzeko eta ekoizteko eta gidoiak idazteko laguntzak.

 

Gasteizko Udala:

Hezkuntza eta Kultura Saila.

  • Proiektu artistikoak ekoitzi eta aurkezteko deialdia. (Montehermoso).
  • Montehermoso kulturuneak eta EHUk lankidetzan egindako deialdia.
  • Kulturako proiektu, ekitaldi eta jaialdi finkatuetarako dirulaguntzak.
  • “Auzo eszena” arte eszenikoetako talde ez profesionalentzako deialdia. (Kultura gizarte etxeetan).
  • Antzerki eta dantza taldeen sorkuntza artistikorako espazioak erabiltzeko eskaera – DANTE (Antzoki Sarea).
  • Sortzen laguntzeko K-ZERO programa

 

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saila:

  • Ikus entzunezko proiektuak garatzeko eta ekoizteko (fikzioa, animazioa, dokumentalak eta telesailak) eta gidoiak idazteko laguntzak.

 

Garapenerako Lankidetzaren Saila

  • Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa, Montehermoso kulturunearekin lankidetzan.

 

Jardunaldien egitura

 

17:00

20 min

Ongietorria eta KulturAraba Bulegoaren aurkezpena.

17:20

60 min

AFAren eta Gasteizko Udalaren deialdien eta dirulaguntzen azalpen orokorra

12 deialdi x 5 min

18:10

20 min

Álava Innova eta Emprender en Álava (Sormen industriak) deialdien aurkezpena.

       Javier Lasarte, AFA-Ko Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren ZerbitzukoBurua

Ikus-entzunezko proiektuetarako eta gidoi idazteko dirulaguntzen deialdia

      Beatriz Álvaro Calvo, AFA-Ko Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko Teknikaria

18:25

30 min

Prozesu osoa: informatuta egoteko modutik hasi eta justifikaziora arte.

18:55

5 min

Atsedena

19:00

60 min

Proposamen on baten gakoak.

Dinamika Aitzol Batizen eskutik, non hitz egingo baita proposamen on bat aurkezteko edo lehendik ditugunak hobetzeko baliabideei buruz.

20:00

 

Itxiera

 

Asistentzia librea izango da, aldez aurretik izena emanda

 

Izena eman
 

 

 

Topaketak. Espacio de conocimiento de KulturAraba Bulegoa du izena Arabako kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko prestakuntza programa berriak. Azken hilabeteetan bulegotik egin duten entzute aktiboaren emaitza da proposamena, eta sektoreko profesionalek azaldutako kezka nagusiak lantzeko asmoa dute lehenengo saioetan. Zehazki, gai hauek landuko dituzte irailetik abendura bitartean programatu diren lau saioetan: eskuragarri dauden dirulaguntzak, fiskalitatearekin lotutako alderdiak, dauden finantzaketa-sistemen analisia eta publikoekiko lanaren inguruko hausnarketa. Gaian espezializatutako pertsona batek gidatuko du saio bakoitza, eta denen artean hausnartzeko tarte bat ere izango da.

Kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko KulturAraba Bulegoa Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta LABORAL Kutxaren arteko lankidetzaz sortutako proiektua da.