angle-left Juan Celaya. Arte bildumagilea

Juan Celaya. Arte bildumagilea

29/03/2019 - 13/10/2019

Horario: Martes a Sábados: 10:00 - 14:00 y 16:00 - 18:30 Domingos y Festivos: 11:00 - 14:00 Lunes cerrado (excepto festivos)
Lugar: Arabako Arte Ederren Museoa
Precio: Doan

 

Irudia:

Aurelio Arteta (Bilbo, 1879 – Mexiko D.F., 1940)

Gerrako triptikoa

1937-1938

Erakusketa Arabako Arte Ederren Museoan, 2019ko martxoaren 29tik urriaren 13ra arte.

Oñatin (Gipuzkoa) jaio zen Juan Celaya Letamendi (1920-2016) eta Ingeniaritza ikasketak egin zituen Bilbon. 1959an hasi zen Cegasa familia enpresa zuzentzen, ondoren gauzatu zituen ekimen industrialen ardatz nagusia. 1964an Araban jarri zen bizitzen. Une hartan hirigintza, demografia eta industria garapen geldiezina gertatzen ari zen lurralde historikoan eta bertara loturik geratu zen betiko Celaya, bai maila pertsonalean, bai profesionalean.

Celayaren artearekiko zaletasuna oso zabala zen: XVI. eta XVII. mendeen ondorengo hainbat alditako pinturak eta eskulturak bildumatu zituen eta baita bestelako arte eta etnografia adierazpen batzuk ere. Gustuko zuena erosi eta bildumatzen zuen, besterik gabe, eta ez zien merkatu estrategiei erreparatzen.

Ondare heterogeneo eta eklektiko horretatik berrogei margolan aukeratu ditugu, 2018an Arabako Foru Aldundiak eta Juan Celaya Letamendi Fundazioak izenpetutako gordailutze hitzarmenean sartzeko. Gordailua, hasiera batean, lau urterako izango da, baina luzatu egin ahal izango da. Aukeratutako lanek eta egileek lotura dute Arabako Arte Ederren Museoko bildumarekin, zeinetan XIX. mendeko eta XX. mende hasierako euskal artisten eta Espainiakoen lanak biltzen diren, besteren artean, Zamacoisen, Ignacio Díaz Olanoren eta Valentín de Zubiaurreren lan ugari, eta nabarmendu beharra dago Aurelio Artetaren Gerraren triptikoa.