angle-left Katmandú

Katmandú

12/12/2019

Horario: 20:30
Lugar: Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia. Vitoria-Gasteiz
Precio: 15€

Emakume bat. Bakarrik bizi da, gaixo dago eta ia ezin da etxetik atera, baina laster ebakuntza egin eta "inoiz baino hobeto" geratuko da, sendagileak esan dionaren arabera.

Arratsalde batez kutxa batzuetan gordetakoa miatzen hasiko da, eta haurtzaro eta gaztaroko uneak, pozak eta akatsak gogoratzen, bereziki, 80ko urteetan industria birmoldaketak bere bizitzan izan zuen eragina.

Oroitzapen eta sentipen horiek semearekiko kezkarekin nahasten hasiko dira, duela hiru hilabetetik desagertua baitago.

Carmen Ruiz Corralek idazten eta zuzentzen jardun du batez ere bere ibilbidean, baina orain antzezteari ekin dio berriro Katmandú bakarrizketarekin, sorkuntzaren munduan emakumeak ikusarazteko proiektu baten barruan.

  • Porpol antzerkiaren antzezlan
  • Testua eta antzezlea: Carmen Ruíz Corral
  • Zuzendaritza: María Goiricelaya
  • Ekoizpena: Porpol Teatro
  • Prezioa: 15 €
  • Deskontuak: ohikoak