null KONTUKANTARI BI - ARABAKO PLAZETAN

KONTUKANTARI BI - ARABAKO PLAZETAN

18/09/2022

KONTUKANTARI BI - ARABAKO PLAZETAN

Ordutegia: 12:30
Tokia: MURGIA. BEA MURGIA plaza
Prezioa: Doan

La Enananaranja konpainiak Kontukantari bi antzezlana aurkezten du Murgian.

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko.

Kontsulta ezazu programa osoa

 

 

Antzezlanaren sinopsia

Kontukantarik oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, rap-a edo blues-a erritmo ezberdinetara eramanez. Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidai honetan, Sandrak eta Botik, betiko abestiak berrikusten dituzte. Nana eta Granu berriro ikusiko ditugu gure artean, baina baita ere pertsonaia berriak.

Eguzkiak elurtzen du gailurretako elurra eta hara doaz gure protagonistak, mendi tontor gainera!

 Bidean, aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkitzen dute loretxo bat... Txist! Baxuago abestu! Haurtxo polita sehaskan dago...