null VII. Kontzertuen zikloa Artziniegan

VII. Kontzertuen zikloa Artziniegan

Kontzertuak Artziniegan

Mendieta Kulturak 2023an Artziniegan egingo duen kontzertu-zikloaren programazioa aurkeztu du.

VII. Kontzertu Zikloa ekainaren 3an hasiko da, Conrado Moyaren marinba errezitaldiarekin, tresnaren ordezkari nagusietako bat nazioartean. Ondoren, antzinako musikaz eta musika klasikoaz gozatzeko lau hitzordu izango ditugu, herriko bi agertokitan: Arteko Amaren Santutegian, bere erretaula gotiko berantiar bikaina atzealdeko oihal gisa izanik, eta Agustindar lekaimeen komentuko patioan, giro paregabea duen txoko intimoa.

Ekainak 3 - Conrado Moya - Reminiscencias. Marimba errezitaldia

“Reminiscencias” obran (ekainak 3 – Arteko Amaren Santutegia), Conrado Moyak lerro bat marrazten du Johann Sebastian Bach musikaren aitaren eta marinbarentzat azken urteetan idatzitako musikaren artean. Marinbaren soinu bero, sakon eta biziaren bidez musikagile horien musikarekin konektatzean sortzen diren introspekzioa, memoria eta emozioak gogora ekartzen dituen.

Ekainak 24 - Gonzalo eta Sofía Martín - Biola eta biolontxeloa

Klausurako komentu bateko patioa izango da Gonzalo eta Sofia Martin anai-arrebek osatutako instrumentu-bikotearen kontzerturako eszenatokia (ekainak 24 – Agustindar lekaimeen komentuko patioa),  urteko gau laburrenekin bat egiten duena. Instrumentu-bikotea, kasu honetan biolaz eta biolontxeloz osatua, musika trukatzeko modurik sinpleena da. Elkarrizketa batean bezala, bi aldeek elkarri eragiten diote testura, giro eta dinamika ugari sortuz.

Uztailak 1 - Enrike Solinís eta Euskal Barrokensemble - Hegoaldeko koloreak

Zikloak aurrera jarraituko du Enrike Solinis eta Euskal Barrokensemble antzinako musikako talde ospetsuenetako baten eskutik. Colores del Sur programa aurkeztuko dute laukote formatuan (uztailak 1 – Arteko Amaren Santutegia). Programa honek gitarra barrokoa du ardatz, eta bereziki Espainiako eta Italiako bere errepertorio barrokoa.

Uztailak 22 - The Three Ravens - Familientzako kontzertua

Txikienek ere euren lekua izango dute The Three Ravens kontzertuarekin (uztailak 22 – Arteko Amaren Santutegia), 6 urtetik gorako haurrak dituzten familientzako proposamen didaktikoa, izenburu bereko balada ingelesean oinarritua. Balada hau, XVII. mendearen hasieran argitaratutako abesti tradizionala da eta hiru bele, zaldun bat eta bere emaztea, txakur eta belatzen istorioa kontatzen du.

Uztailak 29 - Jakob hirukoteaIraultza

Azkenik, Jakob Hirukoteak emango dio amaiera zikloari (uztailak 29 – Arteko Amaren Santutegia), “Iraultza” programarekin, Ludwig van Beethoven eta Dimitri Shostakovich konpositore handien arteko elkarrizketa musikala. Musikagile biek beren musikan adierazi zuten haiek mugitzen zituen benetako espiritu iraultzailea, eta munduak bere garaian zituen etengabeko aldaketak harrapatu eta bultzatzea lortu zuten.

Sarrerak 7 €*-ko prezioan daude eta webgunean erosi ahal dira. Kontzertuaren egunean bertan ere egingo da salmenta presentziala, kontzertua baino ordubete lehenagotik.

* The Three Ravens ikuskizunean haurren sarrera bakoitzak (7 €) bi laguntzaile helduren doako sarrera du.


Mendieta Kultura

Mendieta Kultura Arabako Artziniega herrian egoitza duen elkartea da. 2014an sortu zen, Mendieta auzoko Santo Tomas eliza zaharberritzeko eta bertan musikari eskainitako kultur zentro bat jartzeko lehen helburuarekin.

Gaur egun, norabide aldaketa baten ondoren, elkarteak Artziniegan kalitatezko musika sustatzea du helburu, antzinako musikako, musika klasikoko eta musika tradizionaleko kontzertu-ziklo bat antolatuz, baita herriko eskaintza kulturala osatuko duten musikarekin lotutako beste jarduera batzuk ere.

Ondare naturala eta monumentala, kultura eta turismo jasangarria sustatzea dira elkarte honen premisetako batzuk. Artziniegari lotutako pertsona-talde txiki baten ilusioari esker sortu zen elkartea, eta arte unibertsala den musikaren bidez ondare horri balioa ematearen garrantzian sinesten dute.


 

Informazio gehiago