KulturAraba Bulegoak bere ateak irekitzen ditu berriro Arabako kultur sektoreko kideei aholkuak emateko - kulturaraba
KulturAraba Bulegoak bere ateak irekitzen ditu berriro Arabako kultur sektoreko kideei aholkuak emateko

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 11a.
Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Laboral Kutxak KulturAraba Bulegoa kultura erakundeei eta profesional autonomoei informazioa eta laguntza emateko zerbitzuarekin jarraitzea itundu dute. Zerbitzu hori proiektu pilotu gisa jarri zuen abian iaz Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak.
Programa pilotu horrekin Arabako Kulturaren Plan Estrategikoaren (2017-2020) Kultura Erakundeak Sendotzeko eta Modernizatzeko Programaren lehentasunezko ekintzetako bat abian jartzen zen.
Gasteizko Udala, ekimen horren bidez, jarraitu egiten du garatzen tokiko sorkuntzaren alde egiteko lan ildoa, zeina jasota baitago Kulturaren Plan Estrategikoan 2018-2020 eta lehentasunezko helburu baitu tokiko kulturaren prestakuntza, sormena, ekoizpena eta berrikuntza sustatzea.
Laboral Kutxa proiektu honetara biltzen da bere ezagupenak eta aholkularitza eskainiz, Gaztenpresa Fundazioaren bidez, kultura ekimen ekintzaile berriei. Izan ere, fundazio horren helburua da gure ingurunean enplegua sustatzea, ideia sortzen denetik finantzatzen den arte laguntza emanda eta sorkuntza bakoitzari aholkularitza pertsonalizatua eskainita.
Azken batean, lurraldeko bi erakunde publiko nagusien kultura politiken arloko estrategiak biltzen dira, berriro ere, KulturAraba Bulegoan. Eta oraingoan erakunde pribatua batuta, ilusioz betetako agertoki bat datorkigu aurrera, enpresa bokazioa duten sormen eta kultura ekimenen ekintzailetza, berrikuntza eta babes arloko lankidetza publiko-pribatuarena.
Nola jaso KulturAraba Bulegoko zerbitzuak?
- Bulegora bertara joanez. Helbidea: Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalea 5, Gasteiz. Astelehen, astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 16:00etatik 20:00etara.
- Posta elektroniko bidez: kulturaraba@araba.eus
- Sare sozialez bidez: #kulturaraba traola erabilita
- Telefonoz: 945 18 19 92
Zer da KulturAraba Bulegoa?
- Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Konderriko kultura sektorean lan egiten duten pertsonei eta erakundeei argibideak eta laguntza emateko bulegoa da.
- Aholkularitza gune bat da, kultura eta sormen sektorearen behar informatiboei erantzuteko eta sektore hori sendotzeko eta modernizatzeko.
Nori dago zuzenduta KulturAraba Bulegoa?
- Kultura eta sormen arloko enpresei.
- Sektoreko profesional autonomoei.
- Kultura elkarte eta erakundeei.
- Kultura arloko ekimen eta proiektuak dituzten pertsonei, edozein fasetan egonik ere.
- Kulturarekin lotutako diziplinetako ikasle eta ikertzaileei.
Zer eskaintzen du KulturAraba Bulegoak?
- Kultura eta sormen proiektuak garatzearekin lotutako dirulaguntzei, deialdiei eta hainbat konturi buruzko informazioa (finantzaketa, prestakuntza, fiskalitatea eta legeak, espazio baliabideak …)
- Sektoreko eragileei laguntzea beren eguneroko jarduerarekin eta kultura proiektuak garatzearekin zerikusia duten gaietan.
- Sektorea dinamizatzea, eta testuinguruak sortzea errazago izateko sareak egitea eta proiektuak aurrera eramateko ezaupideak edo inspirazioa.
- Taldearen osaera hau izango da:
-
- Laguntza prozesuak erraztu eta erabiltzaileek eskatutako gaiei erantzungo dien pertsona bat.
- Zerga eta lan arloko pertsona aditu bat.
- Disziplina anitzeko talde bat, KulturArabak sustatuko dituen hileroko topaketak dinamizatzeaz arduratuko dena.
-