angle-left Fiskalitatea kultura sektorean - Topaketak Programa

Fiskalitatea kultura sektorean - Topaketak Programa

30/10/2019

Fiskalitatea kultura sektorean - Topaketak Programa

Horario: 30 de octubre ; 18:00 - 20:00
Lugar: Montehermoso kulturgunea
Precio: Doan

Fiskalitatea kultura sektorean - Topaketak Programa

Irakaslea: Luis Hidalgo

Eragileei beren proiektu eta entitateekin lotuta lege eta zerga arloetan sortzen zaizkien zalantzak argitzen saiatuko dira jardunaldian.

Luis Hidalgo Zuzenbidean lizentziaduna da. Abokatutzara sartzeko masterra eta enpresa kooperatiboen kudeaketako masterra ditu. 2004tik 2013ra arte CANen zenbait bulegoren zuzendaria izan da. 2013tik ZUZENBIDE KONTUAK enpresaren bazkide langilea da.

Asistentzia librea izango da, aldez aurretik izena emanda. Leku mugatua.

Izena emateko epea: urriaren 29a, 13:30era arte

 

Izena eman
 
 
 

Topaketak. Espacio de conocimiento de KulturAraba Bulegoa du izena Arabako kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko prestakuntza programa berriak. Azken hilabeteetan bulegotik egin duten entzute aktiboaren emaitza da proposamena, eta sektoreko profesionalek azaldutako kezka nagusiak lantzeko asmoa dute lehenengo saioetan. Zehazki, gai hauek landuko dituzte irailetik abendura bitartean programatu diren lau saioetan: eskuragarri dauden dirulaguntzak, fiskalitatearekin lotutako alderdiak, dauden finantzaketa-sistemen analisia eta publikoekiko lanaren inguruko hausnarketa. Gaian espezializatutako pertsona batek gidatuko du saio bakoitza, eta denen artean hausnartzeko tarte bat ere izango da.

Kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko KulturAraba Bulegoa Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta Laboral Kutxaren arteko lankidetzaz sortutako proiektua da.