angle-left TAILERRA. Borrokatzen XV. mendean bezala. Erdi Aroko eskrima

TAILERRA. Borrokatzen XV. mendean bezala. Erdi Aroko eskrima

23/10/2019

Horario: 19:00
Lugar: Arabako Arma Museoa. Frai Francisco ibilbidea, 3
Precio: Sarrera doan aretoa bete arte

2019ko Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta, zenbait jarduera antolatu dira arteari eta entretenimenduari lotuta, "Ondarea, plazara! Nuestro patrimonio a escena" esloganarekin.

Arabako Arma Museoak Erdi Aroko arma zurien bilduma interesgarria dauka bere funtsen artean. Lantegi honetan, erakutsiko da zein ziren zaldunek gerrarako eta autodefentsarako ezagutu behar zituzten armak eta teknikak eta, horrez gain, garai hartako iturriei buruzko azalpenak emango dira, eta nola ikertzen eta interpretatzen diren argituko.

Laguntzailea: MITOS Elkartea