angle-left MagialdiAraba 2019. Markinez

MagialdiAraba 2019. Markinez

01/09/2019 - 01/09/2019

MagialdiAraba 2019. Markinez

Horario: 18:00-20:00
Lugar: Markinez
Precio: Doan

 

MagialdiAraba hazi egin da bosgarren edizio honetan, eta, irailaren 1etik 15era, Arabako 15 herritara eramango ditu ilusioa eta magia. Tailerrak, animazioa eta mago profesionalen ikuskizunak antolatuko dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Berritasun gisa, adinduei zuzendutako magia tailerrak egingo dira aurten.

MagialdiaAraba irailaren 1etik 15era egingo da Arabako 15 herritan, eta askotariko egitaraua du: haurrentzako magia tailerrak, adinduentzako magia tailerrak, kalean magia eginez sortutako animazioa eta mago profesionalen emanaldiak. Hodei magoak eta Tor magoak beren ilusionismo ikuskizunak eskainiko dituzte edizio honetan.

MagialdiAraba ekimena Magialdiaren egitarau ofizialaren barruan dago sartuta. Irailaren 1ean hasiko da Markizen, eta hurrengo egunetan zehar, arratsaldez, geldialdiak egingo ditu Arabako beste hainbat herritan: Ribabellosa, Aramaio, Kuartango, Ondategi, Legutio, Pobes, Arroiabe, Langraiz Oka, Berantevilla, Laudio, Dulantzi, Argantzon, Lagran eta Murgia.

Tailerrak, animazioa eta ikuskizunak arratsaldez izango dira, Murgian izan ezik. Han goizez egingo dira.

 

MagialdiArabaren formatuak
  • Haurrentzako magia tailerrak

          7 urtetik aurrerako haurrentzat. Euskaraz. Gehienez ere 20 haur, 45 minutuko txandatan.

  • Adinduentzako magia tailerrak (Legutio, Murgia, Langraiz Oka eta Ondategin).
  • Animazioa hurbileko magiaz

          Hurbileko magia, antzeztoki gabe, kalean bertan.

  • Magia emanaldia

          Euskaraz edo gaztelaniaz. Bi artistak parte hartuko dute edizio honetan: Hodei magoak eta Tor magoak.

 

Egutegia
  • Irailak 1, igandea: Markinez
  • Irailak 2, astelehena: Ribabellosa
  • Irailak 3, asteartea: Aramaio
  • Irailak 4, asteazkena: Kuartango
  • Irailak 5, osteguna: Ondategi
  • Irailak 6, ostirala: Legutio
  • Irailak 7, larunbata: Pobes
  • Irailak 8, igandea: Arroiabe
  • Irailak 9, astelehena: Langraiz Oka
  • Irailak 10, asteartea: Berantevilla
  • Irailak 11, asteazkena: Laudio
  • Irailak 12, osteguna: Dulantzi
  • Irailak 13, ostirala: Argantzon
  • Irailak 14, larunbata: Lagran
  • Irailak 15, igandea: Murgia

 

+Info: magialdia.com