MagialdiAraba eu - kulturaraba
MagialdiAraba

MagialdiArabaren VIII. edizioak ilusioa eramango du lurraldeko 17 herritara, abuztuaren 26tik irailaren 11ra bitartean. Magia jaialdiak berriz ere prestakuntza, sorkuntza eta zabalkundea bateratuko ditu, eta Gasteizko XXXIV. Magialdiaren atarikoa izango da
Beraz, MagialdiAraba Arabako 17 herritan egingo da, haurrentzako eta helduentzako magia lantegiak, hurbileko magia animazioa eta magia ekitaldiak barne hartzen dituen programa batekin, Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño eta Txoborro Magoa artisten eskutik.
PROGRAMA 2022
Data | Ordua | Herria |
---|---|---|
Abuztuak 26 | 18:00 - 19:30 | |
Abuztuak 27 | 18:00 - 19:30 | |
Abuztuak 28 | 12:00 - 13:30 | |
Abuztuak 29 | 18:00 - 19:30 | |
Abuztuak 30 | 18:00 - 19:30 | |
Abuztuak 31 | 18:00 - 19:30 | |
Irailak 1 | 18:00 - 19:30 | |
Irailak 2 | 18:00 - 19:30 | |
Irailak 3 | 18:00 - 19:30 | |
Irailak 4 | 12:00 - 13:30 | |
Irailak 5 | 18:00 - 19:30 | |
Irailak 6 | 18:00 - 19:30 | |
Irailak 7 | 18:00 - 19:30 | |
Irailak 8 | 18:00 - 19:30 | |
Irailak 9 | 18:00 - 19:30 | |
Irailak 10 | 18:00 - 19:30 | |
Irailak 11 | 18:00 - 19:30 |
MagialdiAraba proiektua Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eta Vital Fundazioak finantzatzen dute, parte hartzen duten udalen laguntzarekin.
Arabako Ilusionisten Elkarteak kudeatzen du programa hau; urtero Arabako Lurralde Historikoko hainbat herritan gauzatzen da, eta probintziako kultura jarduera sustatzea eta diziplina artistiko hori arabarrei hurbiltzea du helburu.
Ilusionisten Elkarteak Gasteizen eta probintzian antolatzen duen Magialdia programa ofizialaren parte da MagialdiAraba, eta egiten diren zabalkunde ekintza guztietan sartuta dago haren programazioa.
Argibide gehiago, hemen: www.magialdia.com/