null MAZOKA mercado de Dibujo e Ilustracion 2021 eu

MAZOKAk Marrazki Azokaren VII. edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu du

08/09/2021

MAZOKA 2021

Bai mazokalari izateko bai LABORAL Kutxak babesten duen ikasleentzako IV. Bekikasle beka irabazteko deialdia 2021eko urriaren 4ra arte egongo da zabalik. Urriaren 21ean ezagutaraziko da zer erabaki duen epaimahaiak eta zer egilek parte hartuko duten.

Oraingoan ere, Azokak Estatuko eta nazioarteko proiekzioaren alde egingo du, eta hautatutako 40 artisten erakusleiho birtuala eta online denden plataforma izango da.

Abenduan, Gasteizen, herritarrentzako aurrez aurreko hainbat jarduera egingo dira sormenari, arteari, musikari, dantzari eta edizio honetako mazokalarien lanari buruz; besteak beste, erakusketa bat eta Mazokako egileen II. katalogoaren argitalpena.

 

 

2021eko irailaren 2tik urriaren 4ra, MAZOKA Marrazki Azokak deialdia zabalduko du www.mazoka.org webgunean, online edizio honetan doan parte hartzeko. Iazko edizioaren arrakasta ikusita, eta mugarik ez duen formatu bat denez, MAZOKA Marrazki Azokaren VII. edizioa berriz ere komunitate bat eta lanak online saltzeko merkatu bat izango da. Sortzaileengan jarriko du arreta: haien ibilbidea sustatuko du, eta haien teknikak, estiloak eta proiektu-aniztasuna erakutsiko ditu. Abenduan eta, batez ere, Gabonetan, aparteko erakusleihoaz gozatzeko aukera izango dute Estatu osoko herritarrek. Erakusleiho horretan, klik bakarrera egongo dira originaltasuna eta egiletza, eta etxean bertan jaso ahal izango dira eskaerak.

Azokaren marketplace-an ez ezik, Gasteizko Montehermoso Kulturunean egingo den erakusketa batean ere jarriko dituzte ikusgai parte-hartzaileek beren lanak, eta VII. edizioaren harira argitaratuko den egileen bigarren katalogoan sartuko dira. Katalogoen bilduma egin daiteke.

Nor IZAN daiteke MAZOKALARI?

Bai 40 postu horietako bat bai Laboral Kutxak babesten duen ordainsarirako eta ekoizpenerako #BEKIKASLE ikasleentzako beka txikia lortzeko deialdia ilustrazioan, animazioan, diseinuan edo artean dihardutenei zuzenduta dago, profesionalak izan ala ez. Interesdunek www.mazoka.org webgunean dagoen parte hartzeko inprimakia bete behar dute, eta parte hartzeko arauak onartu. 2021eko urriaren 21ean ezagutaraziko da epaimahaiaren erabakia.

Marrazkiaren eta arte plastikoen balio berriak ezagutzen lagundu ez ezik, Mazokaren formatu berri honek aukera paregabea ere eskaintzen du nazioartera zabaltzeko.

40 ILUSTRAZAILEEK ONLINE GALERIA

Azaroaren 26tik abenduaren 26ra, 40 ilustratzaileen lanaren eta produktuen galeria oso bat aurkituko dugu mazoka.org webgunean. Marketplace-tik mazokalarien dendetara birbideratuko da, eta han ilustrazioak erosi ahal izango dira, norberarentzako opari gisa, edo pieza paregabe eta perfektu hori aurkitu.

Hautatutako egile horiek era guztietako lanak egiten dituzte: nola jatorrizko ilustrazioak hala haien kopiak, teknika eta estilo guztietakoak; zeramikak; elastikoak; koadernoak; poltsak; zapiak; pinak; adabakiak; eranskailuak; katiluak; agendak; eta beste produktu asko.

“2021eko MAZOKALARIAK” ERAKUSKETA MONTEHERMOSO JAUREGIAN, BISITA GIDATUAK eta MAZOKALARIEN KATALOGOA

Abenduan, Erdi Aroko Arbendolaren erdi-erdian dagoen eta Marrazki Azokaren sorgune izan zen eremu magikoenean aparteko erakusketa bat izango da VII. edizioko 40 mazokalarien ilustrazioak ikusgai jartzeko. Erakusketa horrek beste formatu bat izango du, baina oraindik ezin dugu esan zein.

Bertan, katalogoaren ale bat lortu eta hainbat esku-hartze artistikotan parte hartu ahal izateaz gain, bisitaria lan bakoitzaren historian murgildu ahal izango da, argitu beharreko eta jolasteko labirinto bat balitz bezala. Teknika, euskarri eta estilo desberdinak erabiliz egindako 40 lan ikusi ahal izango dira, eta bakoitzak QR kode bat izango du, hautatutako mazokalari bakoitzaren “postuaz” mugikorraren edo tabletaren bidez in situ gozatu ahal izateko.

Pieza bakoitzean, egile bakoitzaren kreditua ez ezik, ilustrazioaren deskribapen labur bat ere egongo da, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, baita webgunearen helbidea ere, egilearen beste lan batzuk eta haren estiloa eta teknika ezagutzeko eta salgai dauzkan lanak eta aplikazioak ikusteko.

EGITARAU PARALELOA

Azaroan, aurtengo kartela eta egilea ezagutaraziko dira, baita egitarau osoa ere. MAZOKA Marrazki Azokak Gabonetako goxotasunaren, kolorearen eta aisialdiaren erreferentzia izaten jarraituko du sormen grafikoaren eta beste diziplina artistiko batzuekin dituen sinergien inguruko erakusketaz, tailerrez, bisita gidatuez eta ikuskizunez gozatzera Gasteizera etortzen diren guztientzat.

Informazio gehiago: https://www.mazoka.org/2021eko-mazokalaria-izan-nahi-dut