angle-left Arabako Arte Ederren museoan erakusketa berria. Julián de Zulueta. Federico de Madrazoren erretratu bat

Julián de Zulueta. Federico de Madrazoren erretratu bat

29/11/2019 - 31/05/2020

Horario:
Lugar: Arabako Arte Ederren Museoa
Precio: Doan

Arabako Arte Ederren Museoak bere azken eskuraketetako bat aurkezten du, 1875ean Federico de Madrazok egindako Julian de Zuluetaren erretratua. Pertsonaia arabar honen figurak eta erretratatzen duen margolariarenak duten garrantziaren ondorioz, barneratze horrek esanahi berezia du museo honentzat. Ezin dugu ahaztu Julian de Zulueta Elvira Zuluetaren aita dela, Ricardo Augustin senarrarekin batera jauregi honen eraikuntzaren sustatzailea, Arabako Arte Ederren Museoaren egoitza 1941etik.

Julián de Zulueta y Amondo (Anúcita, 1814 - La Habana, 1878) arabar eta kubatar historiaren funtsezko pertsonaia da. Familia xumea zuen, oso gaztea zela Kubara emigratu zuen eta han dirutza handia bildu zuen. Bere negozioen artean, merkataritza, laborantza eta azukre kanaberaren ustiapena eta esklaboen salerosketa aipa ditzakegu. Bere bizitza, uhartean garatzen da batez ere, non bizitza politikoarekin eta gortearekin harremanetan mantentzen den, baita bere familia ingurunearekin ere Araban. 64 urte zituela hil zen Habanan, zaldi-erorketa baten ondorioz.

Urte batzuk lehenago, Espainiara egin zuen azken bidaian, Arabako markes izendatua izan zenean, Federico de Madrazok (Erroma, 1815 - Madril, 1894) erretratatu zuen, beharbada momentuko margolaririk onena, batez ere erretratuetan. Gaur aurkezten dugun obran, gorputz erdiko erretratu bat, galaz jantzita agertzen da, eta Isabel Katolikoaren Ordenaren plaka eta banda-kondekorazioekin. Mahai gainean, liburu eta dokumentuekin batera, kartela batek bere izenarekin eta izenburu berriarekin identifikatzen du erretratatua.

Pintura, guztiz argitaragabea, hainbat panelekin batera erakusten da, non, testu eta dokumentazio grafikoaren bidez, Zuluetaren bizitza eta enpresa-jarduerak kontatzen diren, bai eta erretratuari eta haren egileari buruzko datuak ematen ere, argitalpen batean ere jaso dena.

 

Arabako Arte Ederren Museoa

Fray Francisco ibilbidea, 8,      01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 181918       e-mail: museobellasartes@araba.eus

 

Ordutegia:

          Asteartetik larunbatera: 10.00 - 14.00 eta 16.00 -18.30

          Igande eta jaiegunetan: 11.00 - 14.00

          Astelehenetan, jaiegunak izan ezik, itxita

          Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita

Sarrera doan