null PANOLI KABARETA ARABAKO PLAZETAN

PANOLI KABARETA ARABAKO PLAZETAN

23/07/2022

PANOLI KABARETA ARABAKO PLAZETAN, Circuito de artes de calle de Álava

Ordutegia: 20:00
Tokia: Plaza (Zubillaga)
Prezioa: Doan

Ganso&Cía konpainiak Panoli Kabareta antzezlana aurkezten du Zubillagan.

 

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko.

 

Ikusi programa 

 

 

ANTZEZLANAREN SINOPSIA

“Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da PANOLI KABARETA. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu.”

PANOLI KABARETA publiko guztiarentzat eta keinu bidezko (testurik gabe) clown ikuskizuna da. Bi pertsonaien ahalegina atsegin izateko, zirkuko parodia bihurtuta. Magia, vodevila edo akrobaziak elkarri eskua ematen diote porroten popurri batean eta arrakastaren batean (garaiz kanpo, hori bai).