MESEDE BAT EGITEARREN - ARABAKO PLAZETAN - kulturaraba
MESEDE BAT EGITEARREN - ARABAKO PLAZETAN
17/06/2022

Ordutegia: 20:00
Tokia: Amurrio Juan Urrutia parkea
Prezioa: Doan
TRAPU ZAHARRA konpainiak MESEDE BAT EGITEARREN antzezlana aurkezten du Amurrion.
Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko.
ANTZEZLANAREN SINOPSIA
Hautagai politiko batek aurre-kanpainan, garaile bezala agertzen den mementuan desagertzen da. Beldur eszeniko agerraldi bat jasatzen duelako.
Alderdiak eta ikuslegoek, Alderdiko afiliatuak funtzioan, ezinezko edo ia-ezinezko konponbidea bilatuko dute…