null Pregoia, San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko Arabako 2022ko jaiak iragartzeko

Pregoia, San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko Arabako 2022ko jaiak iragartzeko

22/04/2022

Pregoia, San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko Arabako 2022ko jaiak iragartzeko

Ordutegia: 20:00
Tokia: Probintzia Plaza
Prezioa: Doan

Pregoia, María Ángeles García Fidalgok emana.

Zientzia Fisikoetan lizentziaduna. Ospitaleko Erradiofisikako osasun espezialista. Egun, Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuko zuzendari zientifikoa da. Institutu horren helburu nagusia da ezagutza zientifikoa praktika kliniko asistentzialera eramatea, herritarren osasuna hobetzeko.

 

María Ángeles García Fidalgo

 

Emanaldia: Big Band Berri

Big Band Berri Gasteizko “Luis Arámburu” Udal Musika Eskolako ikasleek osatzen dute, eta ia 20 urte daramatza lanean. Hiri honetako jendeak musika egiteko, dibertitzeko eta, jakina, kontzertuetan publikoari transmititzeko duen gogoaren erakusgarri da. Emaitza pop, rock, soul eta funkeko gai handiz betetako errepertorioa da, big band baten ezaugarri den swing saihestezinak hartua. Eszenatoki batean saxoek, tronpetek, tronboiek, sekzio erritmikoak eta ahotsak osatutako talde handi bat ikusteko aukera ederra da, askotan gertatzen ez dena.

Big Band Berri