Arabako Foru Aldundiak Ignacio Aldecoa Sarien XLIX. edizioa kaleratu du - kulturaraba
Arabako Foru Aldundiak Ignacio Aldecoa Sarien XLIX. edizioa kaleratu du

Xedea
Sarituek ipuin bilduma bat egin beharko dute, gutxienez bi ipuinez osatua eta gehienezko ipuin kopururik zehaztu gabe. Bildumaren luzera 40 eta 70 orrialde artekoa izango da. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabeak.
Covid-19k edizio honetan eragindako atzerapena dela-eta, aurten epaimahaiak egile bat aukeratuko du modalitate bakoitzaren hautagaien artean, eta hautatutako pertsonek epe bat izango dute ipuinak ondoren egiteko.
Pertsona onoradunak
Pertsona fisikoek, 16 urtetik gorakoak oinarriak ALHAOn argitara ematen direnean, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean bizi direnak gaztelaniaz idazteko modalitatean, eta edozein nazionalitate edo bizileku dutenak euskaraz idazteko modalitatean. Ezin izango dute parte hartu aurreko bi edizioetatik edozeinetan saria lortu dutenek.
Modalitateak
Bi hizkuntza modalitate ezarri dira: euskara eta gaztelania. Izangai bakoitza bi modalitate hauetako bakar batera baino ezin da aurkeztu.
Hornidura ekonomikoa
Saria 6.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako. Zenbateko horri dagokion atxikipena egingo zaio.
Eskaerak aurkezteko epea
Uztailaren 3tik 15ra, biak barne
Dokumentazioa aurkeztea
- Posta bidez:
“Ignacio Aldecoa” ipuin lehiaketa.
Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saila
Probintzia plaza 5, 3. solairua
01001 Gasteiz
- Posta elektronikoa:
Mezu elektroniko bat bidaliko da ialdecoa@araba.eus helbidera