angle-left Praktika artistikoen egonaldia Azkuna Zentroan

Praktika artistikoen egonaldia Azkuna Zentroan

31/01/2019

Residencia de Prácticas Artísticas Azkuna Zentroa

Deialdia: Urtarrilak 15 > martxoak 17.

Esteka honetan argitaratuko dira oinarriak.

 

Praktika artistikoen egonaldiak Kubako eta Euskadiko artisten arteko trukea sustatzen du, bi espazioetan ikerketa-aldi bat eginez, testuinguru artistiko desberdinetan eta bertakoetan ikerkuntza eta lana bultzatzeko asmoz.

Egonaldia Carlos Garaicoa estudioak Habanan duen Artista x Artista programarekin lankidetzan egiten da.

Bilbon aukeratutako pertsonak Kuban egingo du egonaldiaren lehen zatia, urteko bigarren hiruhilekoan, eta Azkuna Zentroan bigarrena, udaren ondoren. Aldi berean, Carlos Garaicoa estudioak eta Azkuna Zentroak Kubako artista bat hautatuko dute, eta horrek antzeko ibilbide bat egingo du, deialdi honen adjudikazioa jasotzen duen artista egoiliarrarekin harremanetan jarrita.

Praktika artistikoen egonaldiari buru emateko, bi sortzaileek lanaren erakusketa egingo dute Azkuna Zentroan.