null TAE ARABAK etapa berri bati ekin dio Agurainen

TAE ARABAK etapa berri bati ekin dio Agurainen

TAE ARABAK etapa berri bati ekin dio Agurainen

2022-2023 ikasturtean, Tae Arabak, Arte Eszenikoen Tailerrak, etapa berri bati ekin dio, bere helburuak betetzeko beste urrats bat emanez, bere lana Arabako lurraldean zehar hedatuz. Horrela, tradizionalki Gasteizen egin izan duen eskaintzaz gain, AGURAINGO UDALAREKIN egindako akordio bati esker, Arabako Taek bost ikastaro eskainiko ditu lehen aldiz Agurainen, haur, gazte eta helduentzat.

TAE Arabaren eskaintza Agurainen 2022-2023 ikasturterako honako hau da:

 

2023 ikasturtea. Agurain Hizkuntza Taldeak< Ordutegia

Haurrak 3-5 urte

Euskera

Ostegunetan

17:00-18:00

Haurrak   6-10 urte

Euskera

Ostegunetan

18:00-19:00

Haurrak 11-14 urte

Euskera

Ostegunetan

19:15-20:15

Gazteak

Euskera

Ostiraletan

17:00-19:00

Helduak. Hastapen maila

Euskera eta gaztelaniaz

Astelehena, Asteartea eta Asteazkena

19:00-20:30

 

Zabalik dago izena emateko epea, eta irailaren 22ra arte egin ahal izango da, lehenengo fasean, Arabako Taeren egoitza nagusian, Gasteizko Errege Katolikoen kaleko 4 zenbakian edo online, tae.araba.eus/eu/preinscripcion-agurain formularioa betez.

Uztailaren 26ko 34/2022 Foru Dekretuak zehazten ditu ikasturte bakoitzeko prezioa publikoak. Hobariak aplikatuko dira familia ugariengatik, gutxienez bi seme-alaba matrikulatuta dituzten familiengatik, langabetuengatik, DSBE edo GPI jasotzen dutenengatik eta % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten ikasleengatik.

Tae Araba, Arte Eszenikoen Tailerra, Euskal Herriko antzerki-irakaskuntzaren zentro aitzindaria da eta Arabako Foru Aldundiak sustatu eta finantzen du.

El TAE ARABA inicia una nueva etapa en Agurain

 

Informazio guztia tae.araba.eus webgunean kontsulta daiteke.

Edozein argibide emateko edo informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Tae Arabaren postontziaren bidez: tae@araba.eus

 

El TAE ARABA inicia una nueva etapa en Agurain