Topaketak 2022 programa - kulturaraba
Kultur proiektuen garapena: ideiatik orrira. Josian Llorenteren eskutik. Topaketak 2022
26/01/2022

Ordutegia: 17:30 - 19:30
Tokia: Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
Prezioa: Doan, aldez aurretik izena emanda
2022an itzuliko da KulturAraba Bulegoaren prestakuntza programa.
Urte berri honi hasiera emateko, prestakuntza-saio bat antolatu dugu, 2021ean antzemandako zenbait beharrizanetan oinarrituta. Lehenengo saio hau kultur proiektuen garapenari buruzkoa izango da: ideiatik orrira, Josian Llorente-ren eskutik.
Helburua zuen kultur proiektu bakoitzerako edukien aurkibide argi eta egoki bat sortu ahal izatea da, aurkezpen-txosten bati forma emateko, bezero potentzialentzat erabilgarria dena, baina baita laguntza publikoen deialdietan parte hartzeko ere.
Datorren urtarrilaren 26an, asteazkena, espero zaituztegu Ignacio Aldecoa Kultur Etxean. Saioa 17:30etan izango da eta edukiera mugatua izango da*.
Anima zaitezte!
Josian Llorente
Ikertzaile independentea, ikaskuntzen laguntzailea eta kultura-kudeatzailea. 20 urte baino gehiago eman ditu kultura-, hezkuntza- eta unibertsitate-esparruetako (Arteleku, MediaLab Prado, Hirikilabs, Medialab Tabakalera, DSS2016EU, Hangar, Citilab, UPV, UOC, BAU, MU) artearen, teknologiaren eta gizartearen inguruko espazio eta proiektuen sustatzaile eta dinamizatzaile gisa.
Arkitekturako masterra KTH Royal Institute of Technology erakundean, eta estudioak, «Art Electrónic i Disseny Digital», Media Center for Art and Design MECAD-ESDIn. Gaur egun, Universitat Oberta de Catalunya UOCeko Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartearen programan doktoretza egiten ari da.
Mondragon Unibertsitateko LEINN Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduko team coachen eta aholkulari teknologikoen taldeko kide da baita Universitat Oberta de Catalunya UOCeko "erronka garaikideak gizartean" filosofia masterreko taldeko kide ere, Marina Garcések zuzendua.