null Topaketak, espacio de conocimiento de KulturAraba Bulegoa (Agenda)

Topaketak, KulturAraba Bulegoko ezagutza gunea

28/10/2020 - 16/12/2020

Topaketak, KulturAraba Bulegoko ezagutza gunea

Ordutegia: 18:00-20:00
Tokia: Online
Prezioa: Doan, aldez aurretik izena emanda

Topaketak. KulturAraba Bulegoaren ezagutza gunea du izena Arabako kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko prestakuntza programak. Bulegotik egin duten entzute aktiboaren emaitza dira jardunaldiak, eta sektoreko profesionalek azaldutako kezka nagusiak lantzea da horien helburua. 

KulturAraba Bulegoa Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren arteko lankidetzaz sortutako proiektua da.

 

Topaketak. 2020ko programa

 Saio guztiak online izango dira. Asistentzia librea izango da, aldez aurretik izena emanda.

Urriaren 28a, asteazkena, 18:00 - 20:00

MOTIBAZIOA, ERREAKZIOA ETA AUTOZAINKETARAKO TRESNA PROFESIONALAK. Marta C. Dehesa (Cola de perro)

 

 

Arte eta kultura sare bat dago, sormena, trebetasuna eta talentua dituena, baina oso modu prekarioan eta batere jasangarria ez den eran egiten du lan.

Prestakuntza eta informazioa ezinbesteko tresnak dira norberaren "ohitura txarrak" aldatzeko, bai eta esparru juridiko, laboral eta fiskala aldatzea eta jardunbide egokiak ezartzea bultzatuko duen ekintza kolektiboari eusteko ere. Negoziatzeko gaitasuna eta indarra, erabakitzeko ahalmena, eta segurtasun juridikoa ematen dizkiguten tresnak dira, eta gure eskubideak hobeto defendatzen laguntzen digute. Eta, batez ere, konfiantza eta segurtasuna ematen dizkigute.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira orain, krisiaren zeharkako ondorioak eta ondorio zuzenak gainditzeko, etengabe krisian dagoen sektore honetan.

Marta C Dehesa (www.coladeperro.com) abokatua da, eta aholkularitza profesionala ematen du kulturaren sektorean. Aholkularia, irakaslea eta abokatua da eta jabetza intelektualean aditua, bai eta negoziazio tresnetan eta jardunbide egokietan, eta artista, sortzaile, elkarte, eskola eta erakundeentzako lan, zerga eta merkataritza baliabideetan ere.

 


Azaroaren 18a, asteazkena, 18:00 - 20:00

KULTURA ETA GARAPEN JASANGARRIA. Begoña Guzman (Unesco Etxea)

Kultura: garapen iraunkorraren zutabea.

Kultura giza izaeraren zati bat da, eta 2015ean garapen jasangarrirako 2030 Agenda onartzean, nazioarteko komunitateak kulturak garapen jasangarriaren eragile gisa duen funtzioa ere onartu zuen. Saio honetan, kulturak eta garapenak osatzen duten binomio banaezin horren ibilbideari helduko diogu, inpaktu-adierazleak, azterketa-kasuak eta kulturatik Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzen nola lagundu identifikatuko dugu.

 

Izena eman

Abenduaren 16a, asteazkena, 18:00 - 20:00

KULTURA ETA SORMEN PROIEKTUAK PARTE HARTZEA TXERTATUZ GARATZEKO, ZER HARTU KONTUAN? OINARRIZKO ZENBAIT GAKO. Iciar Montejo eta Zorione Aierbe (Prometea)

 

 

Topaketak. 2019ko programa

 

2019/09/25. Lehiaketa publikoak eta dirulaguntzak   Aitzol Batiz

Saioren helburua dirulaguntzak lortzeko prozesuaren berri ematea da. Non argitaratzen diren eta nola ulertu behar diren azaltzetik hasita, nola aurkeztu eta justifikatu behar diren arte.

Aitzol Batiz AISILAN XXI, S.L. enpresaren sustatzaile, bazkide fundatzaile eta koordinatzaile nagusia da, KULTIBA cambios culturales kultura aholkularitzako kooperatibaren koordinatzailea, eta Euskadin kulturaren berrikuntza eta berrikuntzaren kultura sustatzeko KARRASKAN elkartearen batzorde eragilearen kidea.

 

2019/10/30. Fiskalitatea kultura sektorean   Luis Hidalgo

Eragileei beren proiektu eta entitateekin lotuta lege eta zerga arloetan sortzen zaizkien zalantzak argitzen saiatuko dira jardunaldian.

Luis Hidalgo Zuzenbidean lizentziaduna da. Abokatutzara sartzeko masterra eta enpresa kooperatiboen kudeaketako masterra ditu. 2004tik 2013ra arte CANen zenbait bulegoren zuzendaria izan da. 2013tik ZUZENBIDE KONTUAK enpresaren bazkide langilea da.

 

2019/11/27. Publikoen garapena  Teklak

Kultur proiektuetatik herritarrekiko harremana nola landu aztertuko da. Audientzien garapenaz ikuspegi holistiko batetik hausnartuko da, kultura antolakundeen lan-ildo ezberdinekin lotuz: sorkuntza, bitartekaritza, komunikazioa, programazioa, etab.

Teklak estudio bat da, sormena, ezagutza eta pentsamendu kritikoa sustatzen duten eragileei proiektuak aktibatzen eta sendotzen laguntzen diena.

 

2019/12/18. Kulturarekin lotutako enpresa gisa, finantzaketa lortzeko moduak  Euskadiko Kutxa

Kulturarekin lotutako enpresentzat eta sorkuntza proiektuak (ideia edo garapen fasean) dituzten pertsonentzat dauden finantzaketa-eredu ezberdinak landuko dira.

 

2020/02/20. Kulturako eta sorkuntzako eragileentzako deialdiak.   Deialdiak;   Innova. J. Lasarte;  ICCs. B. Álvaro ;  Dirulaguntzak. A. Batiz

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak eskaintzen dituzten laguntzak eta bekak ezagutzera emateko, eta dirulaguntza lerro horietara edo beste batzuetara aurkezteko proiektuak prestatzen eta aurkezten laguntzeko, KulturAraba Bulegoak egokitzat jo du jardunaldi bat proposatzea, lurraldean ditugun aukeren berri emateko.

Jardunaldia amaitzeko, proiektuak diseinatzeko lantegi bat egin zen, non gakoak azpimarratuko baitziren.