angle-left TRANS_FOKO 2019. Arabako kultur eta sormen eragileentzako prestakuntza

TRANS_FOKO 2019. Arabako kultur eta sormen eragileentzako prestakuntza

13/05/2019 - 26/05/2019

TRANS_FOKO 2019. Arabako kultur eta sormen eragileentzako prestakuntza

Horario: 09:00 - 14:00
Lugar: Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa
Precio: Doan

Izena emateko azken egunak!

Aurkezteko epealdia 2019.05.13 > 2019.05.26

 

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalarekin elkarlanean, bigarren urtean jarraian abian jarri du prestakuntza programa bat arabar kultur eta sormen eragileen garapen profesionalerako, haiek beren produktuak diseinatzeko eta kudeatzeko behar dituzten tresna eta baliabideez hornitzearren.

Ikastaro hau kulturaren edo sormenaren sektorean lan egiten duten profesionalei edota profesionalizatzeko bidean diren pertsonei zuzentzen zaie, edozein dela ere bere forma juridikoa,  baldin eta proiektu ideia bat edo proiektu bat badaukate abian.

Programak helburu bikoitza du: kultur proiektu profesional bat edo antolakunde bat sortzeko/definitzeko beharrezkoak diren edukiak lantzea, eta parte hartzen duten pertsonei laguntzea proiektu dosier bat lantzen era bateko eta besteko foroetan aurkeztu ahal izateko modukoa.

Programa horrek 4 modulu ditu. Horietako bakoitzak bertatik berarako prestakuntzako 10 ordu izango ditu, enborreko irakasleek eta gonbidatutako aditu batek emanik, zeinek interesekotzat jotzen diren proiektuak aurkeztuko baitituzte gai bloke bakoitzean. Gainera, parte hartzaile bakoitzak banan-banako tutoretzarako gune bat izango du, banakako lan bat egiten laguntzeko.

Formakuntza programaren enborreko diseinu, zuzendaritza eta garapenaren ardura Roberto Gómez de la Iglesia-rena da (c2+i / Conexiones improbables)

Ikastaroa ARTIUMen egingo da, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan, 2019ko ekainean zehar.

 

I MODULUA / IDENTITATEA ETA ESPARRU ESTRATEGIKOA

 

Datak eta ordutegia:

Astelehena, ekainak 3

09:00 - 14:00

Asteartea, ekainak 4

09:00 - 14:00

 

Helburuak:

  • Proiektuaren identitatea eta helburuak definitzea ingurunea kontuan hartuz.
  • Proiektua kultur eta sormen ekosisteman kokatzea.
  • Esparru estrategikoa lantzea (zergatik, bokazioa, printzipioa eta balioak, negozioa…).

 

Banakako lana:

Esparru estrategiko propioa definitzea eta kultur eta sormenaren esparruan automapatzea.

 

Irakasleak

  Enborrekoa

  Roberto Gómez de la Iglesia eta José María Armentia

  Esperientzia gonbidatua

  Carmelo Rodríguez. Enorme Studio, Madrid

 

II MODULUA / KULTUR MARKETINA, ESKAINTZA ETA NEGOZIO EREDUA

 

Datak eta ordutegia:

Astelehena, ekainak 10

09:00 - 14:00

Asteartea, ekainak 11

09:00 - 14:00

 

Helburuak:

  • Kultur eta sormen produktu, zerbitzu edo esperientzien marketin mix bat egiteko jakin beharreko funtsezko gauzak.
  • Negozio eredua definitzea.

 

Banakako lana (bi aukera):

Marketin mix bat egitea edo balio diferentzialaren proposamen bat egitea, negozio ereduaren mihise baten bitartez.

 

Irakasleak

  Enborrekoa

  Roberto Gómez de la Iglesia eta José María Armentia

  Esperientzia gonbidatua

  Inés Enciso, Primera Toma konpainiako sortzaileetako eta zuzendarietako bat eta "Campeones" filmeko casting arduraduna eta coach-a.

 

III MODULUA / ON LINE ETA OFF LINE KOMUNIKAZIOA

 

Datak eta ordutegia:

Astelehena, ekainak 17

09:00 - 14:00

Asteartea, ekainak 18

09:00 - 14:00

 

Helburuak:

  • Komunikazio Plan integral bat (Social Media delakoei buruzko proposamen batekikoa) eraikitzeko behar diren oinarriak ezagutzea.

 

Banakako lana (bi aukera):

Proiektuari lotutako Komunikazio Plan global bat definitzea edo “Social Media Plan" bat zehaztea.

 

Irakasleak

  Enborrekoa

  Roberto Gómez de la Iglesia eta Miren Martín

  Esperientzia gonbidatua

  Eduardo Hermida, Meninas de Canido Kultur Elkartearen zuzendaria.

 

IV MODULUA/ FINANTZAKETA AUKERAK

 

Datak eta ordutegia:

Astelehena, ekainak 24

09:00 - 14:00

Asteartea, ekainak 25

09:00 - 14:00

 

Helburuak

  • Aurrekontu bat egiteko oinarrizko ezagutzak hartzea.
  • Salmenta prezioak ezartzea eta baliabideak     sortzeko moduak.
  • Zer finantzaketa aukera dagoen ezagutzea (patrozinioa, crowdfundinga…)

 

Banakako lana (bi aukera)

Urteko aurrekontu bat definitzea, kontuan izango dituena egin beharreko jarduerak eta haiek finantzatzeko modua, edo patrozinio proposamen bat lantzea.

 

Irakasleak

  Enborrekoa

  Roberto Gómez de la Iglesia eta Miren Martín

  Esperientzia gonbidatua

  Goteo Fundazioak, crowdfundinga sustatzeko erakundea.

 

AZKEN AURKEZPENAK

Datak eta ordutegia:

Astelehena, uztailak 15

12:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00

Ikastaroan zehar landutako proiektuak Pechakucha modalitatearen bidez aurkeztuko dira.

 

IZENA EMATEA

 

Aurkezteko epealdia

2019.05.13 > 2019.05.26

 

Hautatutako pertsonei komunikazioa

2019.05.29-tik aurrera

Kostua: doan

Plazak: 14

Hautaketa irizpideak:
 

  •  Eskatzailearen ibilbidea.
  •  Gauzatu nahi den proiektuaren bideragarritasuna.
  • Trans-fokoren aurreko edizioan parte hartu ez dutenek lehentasuna izango dute

 

Izena emateko inprimakia.

Bete ondoren, posta elektronikoz igorri behar da kulturaraba@araba.eus helbidera.

Informazio gehiago eta kontsultak: kulturaraba@araba.eus edo 945 18 18 18, luz. 52089