angle-left Un triángulo, tres vértices._Ser rizoma. Erakusketa

Un triángulo, tres vértices._Ser rizoma. Erakusketa

12/10/2019 - 10/11/2019

Un triángulo, tres vértices._Ser rizoma. Erakusketa

Horario: Exposición: jueves y viernes, de 18:00 a 20:00. Sábados y domingos, de 12:00 a 14:00 y de 18:00 a 20:00
Lugar: Zuhatzu Kuartangoko bainuetxea, Zuhatzu Kuartango; Gesaltza Añana; Artziniega
Precio: Doan

“Un triángulo, tres vértices_Ser rizoma” proiektuaren komisario lanak Leyre Goikoetxea Martínezek egin ditu, betiere Anabel Quincoces, Belén Cerezo eta Miriam Isasi artistekin Eskualdea ekimenaren baitan. Ekimena, zehazki, esku-hartze artistikoa Araban bultzatzeko programa bat da, Arabako Foru Aldundiak sustatua, Arabako Kulturaren Plan Estrategikoaren barruan eta Artium Museoak ekoiztua.

Hiru artista arabarren interbentzioa. Bitarteko eta ikusmolde desberdinak dituzte Arabako landaldeko munduaren eta mundu naturalaren inguruan. Testuinguruaren eta bertan bizi diren pertsonen zuzeneko ezagutzatik abiatuta, «naturaz hitz egiten [saiatzen dira hiru sortzaileak], naturatik bertatik, eta etorkizunean orainetik pentsatzen, iragana gogoan hartuta».

 

Muntaketa irekia izango da publikoarentzat: urriaren 7tik 11ra, 18:00etatik 20:00etara

Erakusketa: urriaren 12tik azaroaren 10era

  • Ostegunak eta ostiralak, 18:00etatik 20:00etara.
  • Larunbat eta igandeak, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Ekintzak:

  • Azaroaren 10ean, igandea, 12:00etan Zuhatzu-Kuartangoko Bainuetxean Praktika artistikoak eta landa-lurraldea, Marc Badalen hitzaldia. Hitzaldian praktika artistikoen eta landa-inguruneen arteko gurutzaketak jorratuko dira. Ondoren, Marc Badalen eta Belén Cerezo, Anabel Quincoces, Miriam Isasi, Leyre Goikoetxea eta Enrique Martínez Goikoetxearen arteko solasaldia izango da.

 


Proiektuak

Carpinteros. Miriam Isasi

Proiektuaren jarduera-programa:

Zuhatzu-Kuartango

 


Memorias de azufre y sal. Anabel Quincoces

Proiektuaren jarduera-programa:

Gesaltza Añana

  • Urriaren 3tik azaroaren 2era  -  Instalazioa: Resiliencia Roja-Panspermia
  • Azaroaren 2an, larunbata, 13:30ean, Añanako Jauregian (Los Ozpinas Plaza 8, Gezaltza-Añana): Jon Bellido musikariak Memorias de Azufre y Sal proiekturako sortutako musika pieza “Panspermia o la creación del agua” zuzenean interpretatuko du

Zuhatzu-Kuartango

  • Urriaren 12tik azaroaren 10era - Instalazioa: Burbujas de azufre

 


Presente continuo. Belén Cerezo

Nolakoa da eguneroko bizitza Arabako landa inguruan? Nola hurbil dakioke argazkiaren eta bideoaren bidezko behaketa zehatza lurralde bateko bizitzaren konplexutasunari? Belén Cerezo galdera horietatik abiatu da Artziniegako kaleetan argazkien bidezko esku-hartze bat egiteko. Herriaren errealitate soziala eta kulturala eta ingurumenaren egoera aztertu ditu argazki horietan. Era berean, Zuhatzu Kuartangoko erakusketan jarriko den ikus-entzunezko instalazio murgiltzaile batean aztertuko dira gai horiek.

Proiektuaren jarduera-programa:

Artziniega

  • 2019ko azaroaren 30etik 2020ko urtarrilaren 8ra - Eremu publikoko instalazioa

 


Argibide gehiago:  untriangulotresvertices.wordpress.com 

Egitaraua (pdf)