angle-left Urval Ensemble. Musika larunbatak

Urval Ensemble. Musika larunbatak

04/05/2019 - 04/05/2019

Urval Ensemble

Horario: 12:30
Lugar: Arabako Arte Ederren Museoa
Precio: Sarrera doan, aretoa bete arte

 

 Musika larunbatak kontzertu txikien ziklo bat da, Arabako Arte Ederren Museoan hilero egiten dena, hilabeteko lehenengo larunbatean.

Dantza!

                                                                      “Musika eta dantza intimoki lotuta dauden bi arte dira.” 

                                                                      “La música y el baile son dos artes que están íntimamente ligados.”

                                                                                                                                             Jean-Baptiste Poquelin “Molière”

 

Jasone Etxebeste  & Mikel Emezabal, Bb Clar.

Carlos Casadó, BassetHorn

Marixi Sesma, BassClar.

 

Klarinete Maratoia Zumaian (Gipuzkoan) antolatzen den hezkuntza-egitasmo orijinal bat da. 2002an sortua, klarinetearen zabalkundea eta irakaskuntza ditu helburu nagusi. Hezkuntza-egitasmo hau abiapuntua izanik, bertan lanean aritzen diren lau klarinete joleek hainbat kontzertu eskaintzeko aukera izan dute. Honela sortu zen Urval Ensemble.

Aita Donostiaren kantuak direla aitzaki, euskararen eremu geografikotik kanpo Euskal Kultura sustatzeko eta hedatzeko asmoz, kontzertuak eskintzeko hainbat lekutan gonbidatuak izan dira bai Euskal Herrian eta kanpoan ere; León, Ávila, Madril, La Rioja, Lincoln (Estatu Batuak), Ghent (Belgika), Assisi (Italia)  eta Faroe Uharteak (Danimarka) besteak beste. Hala, aukera izan dute euskararen eremu geografikotik kanpo Aita Donostiaren eta Jesus Guridiren lanak klarinetearen mundutik abiatuta zabaltzeko; dantza, jokoa, ohiturak eta herri-kantak ikerketetako esentzia bihurtu bai zituzten, gustu ona, inspirazio berezia, dotoretasuna eta originaltasuna emanaz.

Ondorioz,The Clarinet mundu mailan plazaratzen den aldizkariko azaleko protagonistak izan dira.

 

Programa

  Dantza!

- “EUSKAL BALLETA”, Jesús Guridi (1886-1961) / Mold.: Mikel Emezabal

  • Alabatua
  • Garizuma luzerik
  • Aritz adarrean
  • Neure maitia

-DANTZA ESPAINIARRA 5  zk.  “Andaluza”, Enrique Granados (1867-1916) / Mold.: Mikel Emezabal

-ROUMANIAN FOLK DANCES, Bela Bartók (1881-1945)

  • Joc Cu Bata
  • Braull
  • Peloc
  • Buciumeana
  • Poarga Romaneasca
  • Maruntel I
  • Maruntel II

-3 TANGO, Astor Piazzolla (1921-1992)

  • Contrabajeando
  • La mima pena
  • Adios Nonino

-DANCE OF KNIGHTS  from “Romeo and Juliet”, Sergei Prokofiev (1881-1953)

-HATZLACHA RABBAH! , George N. Gianopoulos (*1984)