angle-left Bidaia Angulemako Komikiaren Nazioarteko 47. jaialdira

Bidaia Angulemako Komikiaren Nazioarteko 47. jaialdira

03/12/2019

angulema

Noiz

Hasiera eguna: 2020/02/01, amaiera eguna: 2020/02/02

Izena emateak: azaroaren 26tik urtarrilaren 18ra

 

Deskribapena

Bidaia bat, Vitoria-Gasteizko hiriaren eta Angulemako hiriaren arteko senidetze-esparruaren barnean, Vitoria-Gasteizko Udalak % 30 finantzatuta. Bi egun Angulemako 47. Komiki Jaialdia bisitatzeko.

Angulema Frantziako hego-mendebaldean, Charante ibaiaren ertzean, dagoen hiri bat da. Nazioartean ezaguna den hiria da komikiaren munduari asko laguntzen diolako.

Profesionalen eta zaletuen elkargunea da festibala. Erakusketak, emanaldiak, hitzaldiak.... ezinbesteko hitzordua komikia maite duten guztientzat.

 

Argibide gehiago eta Inskripzioak