angle-left “Ernestina de Champourcin” XXX. poesia saria.

“Ernestina de Champourcin” XXX. poesia saria.

17/04/2019

Hartzaileak

16 urtetik aurrerako pertsona fisikoak aurkez daitezke lehiaketa honetara, edozein dela ere haien nazionalitatea edo bizilekua. Ezin izango dute parte hartu aurreko bi edizioetatik edozeinetan saria lortu dutenek.

 

Diru zuzkidura

Saria 2.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako. Zenbateko horri dagokion atxikipena egingo zaio.

 

Aurkezteko epea

Lanak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 3an bukatuko da, 23:59an (Espainiako penintsulako ordua). Data horren ostean, zigilu marka ikusita epe barruan postaz bidali zirela egiazta daitezkeen lanak baino ez dira onartuko.

 

Hizkuntza modalitateak

Bi hizkuntza modalitate ezarri dira: euskara eta gaztelania. Lan bakoitza bi modalitate hauetako bakar batera baino ezin daiteke aurkeztu.

 

Lanak aurkeztea

Lanak aurkezteko bi modalitate aurreikusten dira. Elektronikoki bidaliz gero, ez da zertan posta bidez bidali.

 

Argibide gehiago

67/2019 Foru Agindua, martxoaren 5ekoa, "Ernestina de Champourcin" XXX. poesia lehiaketaren deialdia onesten duena.