angle-left “Amurrio hiribildua” XXXIII. Arte-lehiaketa 2019

“Amurrio hiribildua” XXXIII. Arte-lehiaketa 2019

10/07/2019

“Amurrio hiribildua” XXXIII. Arte-lehiaketa 2019

 

Artelanak ekartzearen epea irekita: irailak 2-13

Izen-emate orria


Oinarriak

 

  1. PARTE HARTZEA

Nahi duten artista guztiek har dezakete parte, baldin eta baldintza hauek onartzen badituzte.

 

  2. BALDINTZA TEKNIKOAK

Libreak dira bai teknika, bai gaia eta joera artistikoa.

Artista bakoitzak bi artelan berri, orijinal, sinatu gabe eta hirugarrenek eska ditzaketen eskubideetatik libre aurkeztu ahal izango ditu.

Dimentsio biko artelanak ezin izango dira 200 X 200 zm-koak baino handiagoak izan (markorik gabeko neurriak). Artelanak, markoarekin (gehienez ere 3 zm-ko listoi batez) edo markorik gabe aurkez daitezke. Hala nahi izanez gero, artelanak metakrilatoz babestuta egon daitezke.  Kristalez babesturikoak, ordea, ez dira onartuko.

Hiru dimentsioko artelanak ez dira 100 zm-koak baino handiagoak izango, edozein dimentsiotan.

Artelanak muntaketa berezia behar izanez gero, egoki instalatzeko artista berak egingo luke, lana entregatzen duen egunean.

Artista bakoitzaren ardura da artelanaren garraioa, bai ekartzean, bai jasotzean. Amurrioko Udalak ez ditu bere gain hartuko garraioan artelanek izan ditzaketen kalteak. Behar bezala bildua igortzen bada, modu berean itzuliko da.

Baztertu egingo dira egoera onean ez dauden artelanak edota erabiliko materialaren ahultasunagatik erraz honda daitezkeenak. 

 

  3. SARIAK

Parte hartzaile guztiek izango dute honako sari orokorretakoren bat jasotzeko eskubidea:

  • Lehenengo Sari Orokorra: 4.000 euro eta oroitzapenezko eskultura. 
  • Bigarren Sari Orokorra: 1.500 euro eta oroitzapenezko eskultura. 

Halaber, tokiko artistek honako sari hau ere eskura dezakete:

  • Tokiko Saria: 1.000 euro eta oroitzapenezko eskultura.

Tokiko artistatzat hartuko dira Amurrion erroldaturikoak aurkeztutako obra ekartzerakoan.

Lehiakide bakoitzak gehienez sari bana jasotzeko aukera izango du.

Legeak dioenez sariek dagokien atxikipena daramate.

Hauetariko sariren bat jasotzen duen artelana Amurrioko Udalaren esku geratuko da. Egileek artelana sinatuko dute eta Udalari emango dizkiote artelana erabiltzeko eskubideak. Hala ere, Udalaren eskubide hau egileek aurkeztutako lanen gainean dituzten ustiaketa eskubideekin bateragarria da, eskubide horiek egileenak izaten jarraitzen baitute.

Sari banaketa 2019ko irailaren 27an egingo da, 20:00etan, “La Casona” udal erakusketa aretoan, erakusketaren inaugurazioa dela eta.

 

  4. ERAKUSKETA

Aukeratutako artelan guztiekin erakusketa bat egingo da “La Casona” udal erakusketaretoan, 2019ko irailaren 27tik urriaren 25era bitartean. Hori dela eta, aukeraturiko artelanen katalogo bat argitaratuko da. Horretarako, parte hartzaile guztiek Amurrioko Udalari euren artelanak erreproduzitzeko baimena emango diote. 

Ezin izango da erakusketako artelanik jaso, erakusketa amaitu eta biharamuna bitartean. 

 

  5. EPAIMAHAIA

Artelanak aukeratzeaz eta sariak emateaz arduratuko den epaimahaia arte, kultura edo/eta kritika munduko pertsona adituek osatuko dute. Honako hauek dira epaimahaiaren betebeharrak:

  • Deialdi honetako baldintzak betetzen ez dituzten artelanak baztertzea.
  • Aurkezturiko artelanen artean jendaurrean jartzeko egokienak aukeratzea.
  • Deialdi honetako sariak nori eman erabakitzea.

Epaimahaiak, hala baderitzo, edozein sari eman gabe uztea erabaki dezake. Erabakiak aldaezinak izango dira. Epaimahaia nork osatzen duen, epaia ematen den egun berean jakinaraziko da. 

 

  6. ARTELANAK EKARTZEA

Artelanak “La Casona” erakustaretora (Aldai 1, 01470 Amurrio – Araba)  ekarri beharko dira 2019ko irailaren 2tik 13ra bitartean (biak barne), 10:00etatik 14:00era. Garraiobideren batez igorririko artelanak egoki bilduak egongo dira, irekitzean eta ixtean artelanak kalterik izan ez dezan. Artelanen igortze gastuak, bai ekartzean bai itzultzean, parte hartzailearen kontura izango dira eta inola ere ez antolatzaileen kontura. 

Artelan bakoitzak honako hauek itsatsirik izango ditu:

  • Oinarri hauekin batera doan izen emate orriaren bi ale (edo fotokopia) behar den bezala beterik eta sinaturik.
  • Curriculum Vitae labur bat.

Amurrioko Udala ahalik eta kontu handiena jarriko du artelanak zaintzen, behin hauek jasota, bere esku dauden bitartean eta egileak jasotzen dituen bitartean. Ardura horrek ez du artelanak itzultzeko gehienezko epea gaindituko. Baina, hala ere ustekabean artelanak kalterik izanez gero, ez du kalte horien ardurarik izango.

 

  7. ARTELANAK ITZULTZEA

Artelanak 2018ko azaroaren 4tik 22ra bitartean jaso beharko dira, ekarri ziren leku eta ordu berberean eta artelana ekartzean jasotako agiria erakutsi beharko da. Artelanak fakturatuta iristen badira, garraio agentziaren bidez itzuliko dira, gastuak hartzailearen kontura direla.  Egileek jaso beharreko artelanak ezarririko epean jasotzen ez badira, Amurrioko Udalaren udal ondasun jabetzarako geratuko dira.

 

  8. OINARRIEN INTERPRETAZIOA

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat eta baldintzarik gabe onartzea dakar, baita epaimahaiaren erabakia eta legezko erreklamazioei uko egitea ere. Epaimahaiari dagokio oinarriak interpretatzea.

Oinarri hauetan aurreikusi gabekorik gertatuz gero, epaimahaiak izango du horiek konpontzeko eskumena eta aginpidea.