"Blanco y fucsia", Marta Valverderen erakusketa

13/09/2019 - 13/10/2019

Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00

Tokia: Vitoria-Gasteiz

Erakusketetan ikus-entzunezkoen formatua hedatzeak proposamen artistikoa erakusteko eta jasotzeko egoera berriak plazaratu ditu. Ikus-entzunezko hedatuak, batetik, zentzua eta esperientzia sortzeko espazio berriak iradokitzen ditu; bestetik, narratiba berriak sortzen, zeinetan erabakiak eta eraginak ebazten diren, eta subjektibotasunaren ezagutza zehatz eta gorpuztuak garatu ahal diren.

Marta Valverdek aurkezten duen ikus-entzunezko hedatuan (Blanco y Fucsia) dokumentala eta fikzioa kontakizun beraren orrialdeak bailiran tolesten dira. Bertan, haren adiskideak eta lagunak agertzen dira, nork bere bizitzaren agintea hartzeko erronkaren aurrean, prekaritate —hori ere hedatu— testuinguru batean.

Martaren proposamenak zalantzan jartzen du kontakizuna menderatzen duen subjektu orojakilearen presentzia eta, era berean, uko egiten die ikus-entzunezko kategoria eta formatu konbentzionalei, bizipen subjektibo bat eta munduaren esperientzia lokalizatu bat —belaunaldi baten gorputzean haragiztatua— transmititze aldera.

Cristina Arrázola-Oñate


Biografia

Marta Valverde (Nigrán, 1994) Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da, Vigoko Unibertsitatean. Haren ikus-entzunezko lanak Curtocircuito nazioarteko zinema jaialdian (2018), Pontevedrako Novos Cinemas nazioarteko zinema jaialdian (2016 eta 2017) eta Centro Galego das Artes da Imaxe (CGAI) zentroan (2018) ikusi ahal izan dira. Egonaldiak egin ditu Voadora antzerki konpainiarekin, Surge Madrid jaialdiaren barruan (2018), eta Histeria Kolektiboa espazioan (2019).