"Sefini"

22/09/2019

Ordutegia: 18:00

Tokia: Alegría-Dulantzi

Prezioa: Doan

Ez dira bi top manta-saltzaile, ez. Ezta azoka txikiko bi saltzaile ere. Bi komiko dira, euren attrezzo guztia saltzen. Zergatia? Ez da asmatzen zaila...

Konpainia zahar bateko bi aktore beterano konpainia itxi beharrean daude, euren kontratuen prekarietatea dela eta. Euren material guztia saltzea izango da aitzakia euren ibilbide artistikoa errepasatzeko, malenkoniaren eta amorrazioaren artean, eta, aldi berean, bizibidea ateratzeko azken proposamena aurkezteko: "Saltxi-autoa".

Estualditik gastronomiak baino ez dituela aterako konbentzituta, produktu original bat saltzeari ekin diote: saltxitxa gazi-gozoa. Haien asmoa da proiektu horrekin plazaz plaza joatea, eta euren ohiko ikusleen biharamuna arintzea.

Fitxa

  • Konpainia: Trapu Zaharra
  • Egileak: Rubén Ontiveros, Santi Ugalde
  • Zuzendaria: Javi Alonso
  • Antzezleak: Santi Ugalde, Mila Espiga
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Publikoa: +18
  • Iraupena: 60 minutu