"Ametsezko lurraldea. Cristina García Rodero"

10/10/2019 - 06/11/2019

Tokia: Vitoria-Gasteiz

Prezioa: Doan

Indiako komunitate landatarren irudi adierazgarriz osatutako uholde bat biltzen du Ametsezko lurraldea erakusketak, eta irudi horien konposizioaren kalitatea eta bizitasuna txundigarria da. Cristina García Rodero argazkilariaren eskutik, bertako jendearen begirada ezagutuko dugu, eta antza denboran geldirik dagoen paisaia batean murgilduko gara.

Emakumeen munduko elementurik hunkibera eta magikoenak jorratzen ditu erakusketak, bai eta Anantapur (Andhra Pradesh) hiriko emakumeen indarra eta hobetzeko gaitasuna ere.

Antolatzailea: "la Caixa" Gizarte Ekintza eta Gasteizko Udala

Noiz: Urriaren 10etik azaroaren 6ra

Lekua: Andre Maria Zuriaren plaza

Ordutegia:

  • Jendearentzat oro har:
    • Artea kalea programa. Aire zabaleko erakusketa.
    • Bisita gidatuak: Larunbatetan 18:00etan euskaraz eta igandetan 12:00etan gaztelaniaz.
    • Ez da beharrezkoa hitzordua.
  • Ikastetxe eta beste erakunde batzuentzat: Aurretiko hitzordua telefonoan 900 801 137.
    • Bisita gidatuen ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etatik-13:30etara eta 16:00etatik-18:00etara.
    • Iraupena: 45-60 minutu.
    • Parte-hartzaileak: Talde bakoitza 25 pertsona gehienez.
    • Parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da hitzordua adostea.

Prezioa: Dohainik

Informazio gehiago "la Caixa" Gizarte Ekintza web gunean"