"Makillajea zineman" hitzaldia, Esther Villarren eskutik

10/10/2019

Ordutegia: 19:00

Tokia: Vitoria-Gasteiz

Ikus-entzunezko Ekoizleen Elkarteak, Vital Fundazioarekin lankidetzan eta Arabako Foru Aldundiaren babesaz, antolatu du Esther Villar-ek emango duen hitzaldi hau. Antzerki, zinema eta telebista makillatzaile profesionala da, FX makillajean aditua eta eskarmentu luze-zabala du ikus-entzunezkoen arloan.

Ekoizpen zinematografiko edo ikus-entzunezko batean, makillaje-saila proiektuaren engranajeko beste atal bat da. Askotan oharkabean geratzen den lanbide horretara hurbilduko gara eta bere gakoak azalduko dizkigu. Horretaz gain, bere lan-ibilbide luzean film nazionaletan nahiz nazioartekoetan egin dituen lanen kasu praktikoak ere erakutsiko dizkigu. Iluminazioa, jantziak, pertsonaia-mota edo kontatu nahi den istorioaren arabera, makillaje egokia aukeratzeak duen garrantzia ere azalduko digu.