Physis Versus Nomos, Arrastiak Faktorian zikloan

15/02/2020

Ordutegia: 20:00-22:00

Tokia: Laudio/Llodio

Prezioa: 5 € (bazkideek 3 €)

Arrastiak Faktorian zikloaren emanaldi berri bat programatu du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak. Oraingo honetan Physis Versus Nomos taldea arituko da gurean, "Arraro nioenean" lanarekin. Emanaldia otsailaren 15ean izango da, larunbata, eta ohi bezala 20:00etan hasiko da, Faktorian (errotari kalea 4-8, Laudio).

 

Ohi bezala, afaltzeko tokiko elikagai eta edariak eskainiko dira (ardo, zuku eta garagardo artisauak). 

Kontzertuaren sarrera 5 eurokoa izango da Faktoriako bazkide ez direnentzat, eta bazkideentzat aldiz, 3 eurokoa. Haurrek ez dute sarrerarik ordainduko, eta nola ez, ongi etorriak dira.

TALDEKO PARTAIDEAK

Beñat Antxustegi, gitarrak eta ahotsa
Eneko Sierra, saxofoia
Unai Pelayo, baxua eta ahotsa
Xalba Ramirez, bateria

GENEROA

Folk-rocka