Eskultura bihur daitezkeen zirriborroak nola egin, Xabier Santxotenarekin

27/03/2020 - 11/04/2020

Tokia: Artziniega

Santxotena Museoak bizi dugun egoera dela eta, online jarduerak egitea erabaki du eta horietako bat martxoaren 27an egingo dute euren facebook orrialdearen bidezko haurrentzako tailer bat emanez. Ikastaro labur hoentan, Xabier Santxotenak berak eskultura bihur daitezkeen zirriborroak nola egin irakatsiko die haurrei. Museoan egin ohi duten jarduera da eta bertan poliespana, buztina eta papera erabiltzen dute, baina tailerra saretik jarraituko duten umeek etxean duten edozerrekin egin dezakete, plastilina kasu.

Tailerra facebook-eko orrialde honetara igoko dituzten bideo laburren bitartez jarraitu ahal izango da.