Erakusketak

"UNION", Laura MM-ren erakusketa

Montehermoso Kulturuneko Jovellanos Aretoan egongo da ikusgai Laura MMren Union erakusketa otsailaren 3tik martxoaren 5era bitarte. Horixe izango da Kulturuneak Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultatearekin elkarlanean 2023rako bultzatutako deialdiko proiektuetako lehenengoa.

‘Montehermoso+EHU’ programaren bidez, bigarren zikloko, graduondokoko eta doktoretzako ikasleei komisario baten tutoretzapean haien proiektu artistikoak garatzeko eta Montehermoson banaka aurkezteko aukera emango zaie.

Artista eta bere lana

Laura MM Informatikako ingeniari teknikoa da EHUn 2008tik eta 2020an Artean graduatu zen unibertsitate berean. 2012an, Diseinuan masterra egin zuen Bartzelonan, eta geroago Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa masterra EHUn 2022an.

Bere lana teknologiaren azterketara bideratuta dago, eta ez soilik ekoizpen-bitarteko gisa, baita tematika nagusi gisa ere. Hainbat erakusketa kolektibotan eta indibidualetan hartu du parte eta horien artean hauek aipatu behar dira: ekoizpen-beka Bilboko Itsas Museoan (2019an eta 2021ean) eta Arteshop saria 2019an (lan hark, garuneko uhinen irakurketaren bidez, marrazteko aukera ematen zuen).

Gaur egun, doktoregaia da Arte Garaikidearen Ikerketa Teknologikoan, adimen artifizialen azterketan oinarrituta.

Laura MMren Union lanak hondamendiak gizartea bi alderditan banatu dueneko irudizko orainaldia planteatzen du: teknologiaren aurkako alderdia eta teknologiaren aldeko alderdia. Gizateriak biziraun dezan elkartzera behartuta, bi alderdiek akordioa itundu dute eta, horren emaitza gisa, bi joera horiek bateratzen dituzten piezak ikusgai dauden erakusketa hau aurkeztu digu Laurak.

Erakusketaren katalogoa (pdf)

Datak

03/02/2023 - 05/03/2023

Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00

Tokia

Montehermoso Kulturunea

Prezioa

Doan