Erakusketak

"Jarri nire begietan"

Itxaropenak, Arabako ikusmen-urritasuna duten pertsonen elkarteak, egin du “Jarri nire begietan” erakusketa. Erakusketaren garapenean —argazkiak egiten eta horien ondorengo edizioan— parte hartu dute elkartekideek, boluntarioek eta Zabalganeko gizarte-sareak.

Kartel bakoitzak bi ikuspegitatik islatzen du eguneroko bizitzako egoera bat: ikusmen-desgaitasunik gabeko pertsona baten ikuspegia, eta, ondoren, irudi bera ikusmen-gaixotasun baten ondorioz ikusmen urria duen beste pertsona baten ikuspegitik.

Irudietan islatzen dira interakzio sozialeko, aisialdiko eta eguneroko kudeaketetako hainbat egoera. Halakoetan ikusmen-desgaitasunarekin lotzen diren sintomarik ohikoenak agertzen dira, hala nola:

  • Ikuskera periferikoa
  • Tunel ikuskera
  • Adabaki ikuskera
  • Gaueko itsutasuna
  • Itsualdia
  • Kontrastea galtzea – ikuskera lausoa

Gure helburua da ikusmen urria duen pertsona batek aurrean dituen eguneroko erronkak islatzea; normalean, halakoak oharkabean pasatzen dira jendeak ezagutzen ez dituelako.

Irudi bakoitzak izenburu bat du, sintomari lotutako zailtasunari buruz gogoeta egitera bultzatzen gaituena. eta sintoma eta argazkiaren deskribapen labur bat.

Datak eta lekuak:

  • Martxoaren 6tik 15era, Hegoalde gizarte etxean.
  • Martxoaren 20tik 30era, Judimendiko gizarte etxean.
  • Maiatzaren 29tik ekainaren 10era, Salburuko gizarte etxean.
  • Ekainaren 12tik 22ra, Lakuako gizarte etxean.
  • Uztailaren 1etik 8ra Pilarreko gizarte etxean.
  • Uztailaren 17tik 26ra, Ibaiondoko gizarte etxean.
  • Urriaren 9tik 22ra, Zabalganeko gizarte etxean.

Datak

29/05/2023 - 10/06/2023

Tokia

Salburua Gizarte Etxea

Prezioa

Doan