Ikus-entzunezko emanaldiak

ROCK ON TOP 2023: "LYDIA LUNCH: THE WAR IS NEVER OVER"

Beth B-ren The War is Never Over Lydia Lunchen arte polemiko, garratz eta elektrikoaren ibilbide osoa jorratzen duen lehen atzerabegirako dokumentala da. New York hiriko punk rockaren No Wave aldiko ikono nagusi gisa, 70eko amaieratik musika, performancea eta poesia landu ditu bizitza osoan, emakume guztiek atsegin egiteko, plazera bilatzeko eta gizonek bezain ozen “zoaz pikutara!” esateko eskubide absolutua dutela aldarrikatuz.

  • Zuzendaritza: Beth B.
  • Urtea: 2019.
  • Iraupena: 75 min.
  • Generoa: musika-dokumentala.
  • Hizkuntza: ingelesa, gaztelerazko azpidatziekin. 

Data

31/05/2023

Ordutegia

19:00

Tokia

Montehermoso Kulturunea