Detalle agentes culturales - kulturaraba
Kulturaraba
Ondare ibilbideak Arabako Errioxan - Historiaurretik Aro Modernora Bilar inguruan

Erdi Aroko Arabako lantaldeak eta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak doako hainbat ondare-ibilbide antolatu dituzte, lurraldeko milako urteko ondare interesgarria ezagutarazteko. Datozen hilabeteetan, hainbat proposamenen bitartez, Arabako eskualde eder honetan barrena ibiliko gara, artearen, historiaren eta naturaren arteko konbinazio harrigarri batek gidatuta.
Historiaurretik Aro Modernora Bilar inguruan - Maiatzak 13
Ibilbide honek Arabako Errioxako iraganik urrunena ezagutzea proposatzen du, trikuharri ezagunenetako baten bidez: Sorginaren Txabola. Kultura esparru hori ardatz hartuta, Bilar herrira hurbilduko gara. Bertan, Erdi Aroko jatorria ezagutu eta, kaleetan zehar ibiliz, garai modernoan izan zuen bultzada aparta ikusiko dugu.
Bisitatu beharreko lekuak: Sorginaren Txabola / Bilarko Jasokundeko Andra Mariaren eliza.
Elkargunea: Sorginaren Txabola trikuharriaren aparkalekua
Joan-etorrietako bidaiak ez daude sartuta.
Informazio gehiago: Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilaren telefonoa 945600252
2023/04/29
11:00 - Iraupena 2.5 ordu
Bilar
Doan

Kulturaraba
Ondare ibilbideak Arabako Errioxan - Moreda Araba eta Labraza

Erdi Aroko Arabako lantaldeak eta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak doako hainbat ondare-ibilbide antolatu dituzte, lurraldeko milako urteko ondare interesgarria ezagutarazteko. Datozen hilabeteetan, hainbat proposamenen bitartez, Arabako eskualde eder honetan barrena ibiliko gara, artearen, historiaren eta naturaren arteko konbinazio harrigarri batek gidatuta.
Harresiz inguratutako hiribilduak: Moreda Araba eta Labraza
Bi hiribildu hauek historia izugarria dute, Nafarroarekin muga egiten dutelako, eta hainbat eta hainbat erakargarri dituzte kaleetan zehar. «Erromatar erako» motiboz beteriko portale eder batek ematen digu ongietorria Moreda Arabako Santa Maria elizara. Barrualdean, horma pinturaren ziklo aparta ikus dezakegu, baita herri debozio sendoa duen erretaula bat ere: Birjinatxoak. Labrazari dagokionez, Done Mikelen elizak mendeetako historia du eta, gainera, lekualdatutako ondare pieza batzuk ditu (gaur egun, Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan kontserbatzen dira).
Bisitatu beharreko lekuak: Andre Mariaren parrokia/ Done Mikelen eliza / harresiz inguraturiko esparrua eta Mairuaren iturria.
Elkargunea: San Juan Bautista eliza
Joan-etorrietako bidaiak ez daude sartuta.
Informazio gehiago: Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilaren telefonoa 945600252
2023/04/29
11:00 - Iraupena 2.5 ordu
Moreda Araba
Doan

Proyección audiovisual
Destacado
Audiovisuales
Kulturaraba
“Benetako kolorea” proiekzioa - Arabako Artxiboko film argitaragabeak

Arabako Artxiboak koloretako zortzi film berreskuratu ditu "Benetako kolorea" izenburupean, Juan Manuel Alfaro Caballero Alfaro-Fournier familiako kide eta etxeko zinemaren zale handiak 1954tik 1959ra bitartean Gasteizen filmatuak. Juan Alfaro Allonak 2004an Arabako Artxiboan gordailatu zuen dokumentu funtsean aurkitu ziren film horiek. Funts horrek Heraclio Fournierrek 1886an hasi zuen familiaren enpresa dokumentazio eta dokumentazio pertsonala biltzen ditu.
Balio historiko handiko dokumentu argitaragabe horietan ageri dira Arabako hiriburuaren hiri itxura eta gertaera publiko garrantzitsuenak, 1960ko hamarkadako garapen industrialaren eta hazkunde demografikoaren ondorioz betiko eraldatu aurrekoak.
Alfaro Caballerok urte horietako Gasteizko eguneroko bizimodua jaso zuen, bere kameraren aurretik pasatzen zen bezalaxe: Dato kaleko giroa 1956an, Cafe Suizo, Florida parkea bere kioskoarekin eta barkillo saltzaileekin – baina artean Canciller Ayala hotelik gabe –; bisita bat oraindik erabat eraiki gabeko Katedral Berrira; Foru plaza eta Abastos merkatua, garaiko ibilgailuen zirkulazioa; Alaba Jeneralaren kalea irekitzeko obrak 1959an, eta abar.
Honako hauek ere ikusiko ditugu, jatorrizko kolorearekin: 1954an Mendizorrotzan Deportivo Alaves eta F.C. Barcelonaren artean jokatutako futbol partida, lehen mailara igotzeko denboraldian; Espainiako Txirrindulari Itzulia Gasteizera iristen 1956an; desfile militar bat hiriaren erdialdetik urte horretan bertan; Katedral Berriko lehen harria jarri zeneko berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko meza 1957an, eta, urte horretan bertan, Andre Maria Zuriaren Jaiak, erraldoiak, buruhandiak, blusak eta Zeledonen lehen jaitsiera.
Martxoaren 30ean, ostegunean, 19:00etan, estreinatuko da film hori, Gasteizko Florida zinemetan. Sarrera doakoa eta edukiera osatu arte izango da, eta zinemako txardeldegietan tiket bat jasoko da proiekzioaren egunean bertan.
2023/03/30
19:00
Florida zinemak
San Prudencio Kalea, 22, 24, 01005
Gasteiz
Publiko orokorra
Gratis


"Arabako dokumentu iturriak" izeneko ikerketa bekak
Bekak Arabako Artxiboan garatuko dira, eta bakoitzak sei mila euroko zuzkidura izango du, eta 2011etik aurrera Humanitateetako lizentziatura edo gradu titulazioa – eta/edo lotutako diziplinak – Lortu duten pertsonei zuzenduta daude.
Horrela, historialari gazteek Arabako Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuak gordetzen dituen dokumentu iturriei buruzko ikerketa lan berritzaile bat osatzea nahi da, lurralde historikoko dokumentu ondareari buruzko ezagutza zabaltzeko eta haren erabilera zientifikoa eta akademikoa bultzatzeko.
Oinarriak hemen kontsulta daitezke.
Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko martxoaren 28tik Apirilaren 27ra.
Concurso
Bilingüe
Premios y concursos
Kulturaraba
San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren kartel lehiaketa 2023

Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko Arabako Jaiak direla eta, iragarpen-kartela egiteko lehiaketarako deia egin du.
Berritasun gisa, aurten sari finalistetako bat GAZTE kategoriari dagokio: Kategoria berri horretakoak izango dira arteekin eta/edo diseinuarekin lotutako ikasketa ofizialak egin dituztenak edo egiten ari diren 25 urtetik beherakoak.
Aurkeztu zure kartel-proposamena martxoaren 7tik aurrera, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan edo Erregistro Orokorrean.
Kartela bidaltzeko epea: 2023ko martxoaren 26an, 23:59an.
2023ko martxoaren 7tik 26ra.
Arabako Foru Aldundia
- Bitarteko elektronikoak: Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan
- Aurrez aurre: Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean - Probintzia plaza 5, 01001 Gasteiz, Araba
Gasteiz
Kultura eta Kirol Saila
Concierto
Destacado
Español
Música
Cultura
Kulturaraba
Larunbat musikalak. Caranzalem - Musika kaxa

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena.
2023ko Larunbat musikalak eskaintzen duten programazioa askotarikoa da, eta talentu gazteari bultzada eman nahi dio publiko berriak erakartzeko. Zikloak martxoan Arte Ederren Museoan Caranzalem aurkeztuko digu.
CARANZALEM
ELENA ESCARTÍN · Flauta
PILAR ALMALÉ · Zango biola
Espainia iparraldeko hiri berean (Zaragozan) jaio eta hazi eta hegoaldean (Sevillan) ikasten duten bi gazteren arteko esperimentazio musikalaren lanaren emaitza da. Hala ere, patuak ez zituen 2013ko udara arte elkartu, hain zuzen, Indian, eta han, bitxia bada ere, elkar ezagutu zuten eta lehen aldiz elkarrekin jotzeko aukera eduki. Itzultzean, mundu berrietatik bidaiatzen jarraitzen duen adiskidetasuna hazi zen, oraingoan, musikaren bidez.
MUSIKA KAXA
Irudikatutako bidaia baten ipuinak
EGITARAUA
Boughia, Tawshiya & Sana Nawba Gharibat al Housain - Andalustar trad.
A la una yo nací & La Bruja - Sefardi trad. / Caranzalem, 2014
Caravan & Libertango - D. Ellington 1899-1974 / A. Piazzola, 1921-1992
On suuri sun rantas’autius - Filandia trad.
As Debinetas & A Ground - E. Pérez de Berasaluce / G. Finger, c.1655-1730
Bossa Índigo - Caranzalem, 2014
Hanacpachap cuissicuinin & Dennos Lecencia Señores - Peru, Barroco Colonial, s.XVII
Verde Mar de Navegar & André de Sapato Novo- Brasil trad. / A. Vitor Correia, 1888-1948
Chan chan - Compay Segundo, 1907-2003
Niño Caníbal - A. García “Virulo”, 1955* E
Larunbat musikalak hileko lehen larunbatean izaten dira.
12:30
Arte Ederren Museoa
Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007
Vitoria-Gasteiz
Publiko orokorra
Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.
Doan, edukia bete arte.
Arabako 2023ko jaiak iragartzeko kartel lehiaketarako deialdia

Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko Arabako Jaiak direla eta, iragarpen-kartela egiteko lehiaketarako deia egin du.
Berritasun gisa, aurten sari finalistetako bat GAZTE kategoriari dagokio: Kategoria berri horretakoak izango dira arteekin eta/edo diseinuarekin lotutako ikasketa ofizialak egin dituztenak edo egiten ari diren 25 urtetik beherakoak.
Lehiaketaren helburua artisten sorkuntza eta parte hartzea sustatzea da, bereziki gazteena, eta jai horiei ahalik eta zabalkunde handiena emango dien diseinua saritzen saiatzea.
Kartelean testu hauek sartu beharko dira:
ARABAKO JAIAK San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria Apirilak 28 – maiatzak 1 / 2023
FIESTAS DE ÁLAVA San Prudencio y Nuestra Señora de Estíbaliz 28 de abril – 1 de mayo / 2023
Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 7an irekiko da, asteartea.
Kartela bidaltzeko epea: 2023ko martxoaren 26an, 23:59an.
AURKEZTEKO MODUA
Deialdian parte hartu nahi duten pertsonek bide hauetakoren bat erabili beharko dute hautagaitza aurkezteko:
1. Bitarteko elektronikoak: Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan horretarako
eskuragarri dagoen inprimakia bete behar da. Horretarako, eskatzaileek Arabako Foru Aldundiak
onartutako ziurtagiri elektronikoren bat eduki beharko dute.
2. Aurrez aurre: Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza 5, behea, Gasteiz). Erregistrora postaz bidalitako hautagaitzak ere onartuko dira.
ARGIBIDE GEHIADO
- Triptikoa
- Araudia
- II. ERANSKINA
- Izapide elektronikoa
- BOTHA - 2023ko martxoak 6
- Epaimahaia izendatzea - 53/2023 Foru Agindua, martxoaren 21ekoa
Historia eta oihartzuna
Kartel lehiaketa historikoa da eta tradizio handikoa lurraldeko diseinatzaileen artean.
San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko jaiak apirilaren 28an eta maiatzaren 1ean ospatzen dira, eta ohikoak izaten dira barraskiloak, perretxikoak, Armentiako zelaira joatea eta ospakizuna girotzen duten danbor hotsak.
Pandemia urteak gorabehera, lehiaketa egoerari aurre egiten saiatu da, eta mantendu egin da, festaren ekitaldi tradizionaletako asko mugatuta egon diren arren.
Danborren eta upelen soinua entzunarazten duen San Prudentzioren omenezko erretretaren tradizioarekin pareka daiteke lehiaketa, edo Arabako hiriburuan, Gasteizen, Probintzia Plazan dagoen Foru Aldundiaren eraikineko balkoian jotzen dituzten tronpetekin. Ekitaldi hori telebista bidez ikusteko aukera izaten da, eta herritar askok ikusi ohi dute.
Aurreko deialdiak
San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren kartel lehiaketa 2022
Cristóbal Aguiló Domínguez (Bromley Kent-en, Ingalaterran, jaioa eta Cartagenan, Murtzian, bizi dena) da San Prudentzioko eta Estibalizko Andre Mariaren Arabako jaiak iragartzeko azken kartel lehiaketaren irabazlea.
Bost finalisten artean hautatu zuten plastilina teknikarekin egindako obra.
Honela deskribatu zuen irabazleak bere kartela: “Kartelean jaietako ekitaldi tipikoen eta ekitaldi aipagarrienen aniztasuna irudikatzen saiatu naiz. Ziur nago gauzaren bat ahaztu zaidala, ezinezkoa baita dena jasotzea, baina helburua zen egun horietako ospakizunen poza islatuko zuen lan dibertigarria sortzea. Horregatik, gauzak pasatzen diren kartel bat da, eta keinu eta bihurrikeria maleziagabez beteta dago (erretreta, danborradak, txistulariak, debozioa, gozoki tipikoak, herri kirolak), eta ikuspegi desberdin eta dibertigarria du, baina nahiago dut jendea pixkanaka konturatzea kartela behatzean. Hori bai, kontuz barraskiloekin”.
Irabazleak 1.300 €-ko saria lortu zuen. Irabazi ez zuten 4 finalistek 300 €-ko saria lortu zuten.
(Iturria: Prentsa-oharra)
San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren kartel lehiaketa 2020
2020an, Naiara Errasti diseinatzaileak aurkeztutako kartela izan zen lehiaketaren irabazlea.
Epaimahaiak honako hau nabarmendu zuen: ”Jaiekin loturiko elementuak (Estibaliz, Armentia, erretreta) erabili ditu modu berritzailean eta estereotipoetatik at. Jaiekin zerikusia duten irudiak ez dira bisualki oharkabean igarotzen. Berritzailea da bai kolorearen erabilera, bai irudien erabilera, bi dimentsioko lan laua osatu baitu”.
Irabazleak 1.300 €-ko saria lortu zuen.
Estibalizko San Prudentzio eta Andre Mariaren kartel lehiaketa 2019
2019an, Dani Urracak lehiaketara aurkeztutakoa izan zen kartel irabazlea.

Bertan, epaimahaiak erromeriaren ohiko itxura hartu zuen kontuan, eta Estibalizko Santutegiko eta Armentiako Basilikako irudiak batu zituen. Gogoratu euskal kostunbrismoaren pinturaren bat edo beste. Komikiaren hizkuntza elementu dibertigarri gisa sartzen du. Azkenik, euskal tipografia bat konpentsatzen du kapela edo txapela formako bere apurrekin.
Irabazleak 1.000 €-ko saria lortu zuen
(Iturria: Prentsa oharra)
Concurso
Cultura
Aire zabaleko pintura azkarraren 2023ko Arabako jaietako XXVIII. lehiaketaren deialdia

Lehiaketaren egunean bertan, 2023ko maiatzaren 1ean, eman ahal izango da izena, 09:00etatik 10:00etara, Estibalizko Andra Mariaren Santutegiko harrera zentroan, eta bertara eraman beharko dira euskarriak, zigilua jartzeko. Euskarriak zurrunak eta bete gabeak izan behar dira. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango du.
Estiloa eta teknika libreak izango dira; gaiak, berriz, Santutegiko inguruarekin edo monumentu multzoarekin izan beharko du zerikusia. Lanak maiatzaren 1eko 14:00etan aurkeztu beharko dira,
izenpetu gabe, Santutegiko Harrera Zentroan.
Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak lehiaketaren egunean egongo dira ikusgai, 14:00etatik 17:00etara, Estibalizko Andra Mariaren gunean, antolatzaileen ustez egokiena den lekuan.
Sariak banatzeko ekitaldia lehiaketaren egun berean egingo da 18:30ean, Estibalizko Andra Mariaren Santutegian.
Sari hauek ezarri dira:
- Lehenengo saria….………………1000 euro
- Bigarren saria.................…………..500 euro
- Hirugarren saria..........…………….350 euro
- Laugarren saria, haur modalitatekoa, 16 urte baino gutxiagokoentzat da: 150 euro, pedagogia eta didaktika materialean.
Dirutan ematen diren sariek dagokien atxikipena izango dute.
Saritutako lanak Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren esku geratuko dira, eta egileek haien gaineko jabetza eskubidea galduko dute.
Ondoko oinarriak betetzen dituzten pertsonek parte har dezakete.
2023/05/01
9:00 - 17:00
Estibaliz
Doan
Presentación
Cultura
La compasión en un mundo injusto

Liburu aurkezpena
La compasión en un mundo injusto
Juna José Tamayo
Bere erabilera normalean, errukia hitzak praxitik urrun dagoen sentimentalismoa dirudi, bizitza politikotik at dagoena; jokabide moralista, bidegabekeriaren kausak estaltzera datorrena; kanpotik edo goitik nolabaiteko nagusitasun konplexuarekin sentitzen den sinpatia lauso bat.
Data: Asteartea, 2023ko martxoaren 28a
Lekua: Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
Ordua: 19:00
Antolatzailea: Comunidad de Vida Cristiana CVX
Asteartea, 2023ko martxoaren 28a
19:00
Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
Vitoria-Gasteiz


Otros
Cultura
Itzalen Distira

Gasteizko irakurle kluba 2022-2023
Itzalen Distira
Arrate Egaña
Oroitzapen gogaikarri bat atzean uzteko beharra duen preso ohia. Aitaren hileta-elizkizuna fede-krisi betean dagoen apaizaren esku utzi nahi duen andre ateoa. Leihotik ikusten duen neskatxa batenganako obsesioak jotako atsoa.
Data: Osteguna, 2023ko martxoaren 30a
Lekua: Ignacio Aldecoa Kultur Etxea (3.Gela)
Ordua: 19:30
Koordinatzailea: Iban Zaldua
Osteguna, 2023ko martxoaren 23a
19:30
Ignacio Aldecoa Kultur Etxea (3. Gela)
Vitoria-Gasteiz
Euskaraz

