KulturAraba Bulegoa

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak KulturAraba Bulegoa kultura erakundeei eta profesional autonomoei informazioa eta laguntza emateko zerbitzuarekin jarraitzea itundu dute. Zerbitzu hori proiektu pilotu gisa jarri zuen abian iaz Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak.

KulturAraba Bulegoa. Kultur ekintzaileen bulegoa

 

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Laboral Kutxak KulturAraba Bulegoa kultura erakundeei eta profesional autonomoei informazioa eta laguntza emateko zerbitzuarekin jarraitzea itundu dute. Zerbitzu hori proiektu pilotu gisa jarri zuen abian iaz Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak.

 

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Laboral Kutxak KulturAraba Bulegoa kultura erakundeei eta profesional autonomoei informazioa eta laguntza emateko zerbitzuarekin jarraitzea itundu dute. Zerbitzu hori proiektu pilotu gisa jarri zuen abian iaz Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak.

Programa pilotu horrekin Arabako Kulturaren Plan Estrategikoaren (2017-2020) Kultura Erakundeak Sendotzeko eta Modernizatzeko Programaren lehentasunezko ekintzetako bat abian jartzen zen.

Gasteizko Udala, ekimen horren bidez, jarraitu egiten du garatzen tokiko sorkuntzaren alde egiteko lan ildoa, zeina jasota baitago Kulturaren Plan Estrategikoan 2018-2020 eta lehentasunezko helburu baitu tokiko kulturaren prestakuntza, sormena, ekoizpena eta berrikuntza sustatzea.

Laboral Kutxa proiektu honetara biltzen da bere ezagupenak eta aholkularitza eskainiz, Gaztenpresa Fundazioaren bidez, kultura ekimen ekintzaile berriei. Izan ere, fundazio horren helburua da gure ingurunean enplegua sustatzea, ideia sortzen denetik finantzatzen den arte laguntza emanda eta sorkuntza bakoitzari aholkularitza pertsonalizatua eskainita.

Azken batean, lurraldeko bi erakunde publiko nagusien kultura politiken arloko estrategiak biltzen dira, berriro ere, KulturAraba Bulegoan. Eta oraingoan erakunde pribatua batuta, ilusioz betetako agertoki bat datorkigu aurrera, enpresa bokazioa duten sormen eta kultura ekimenen ekintzailetza, berrikuntza eta babes arloko lankidetza publiko-pribatuarena.

 

Nola jaso KulturAraba Bulegoko zerbitzuak?

  • Posta elektroniko bidez: kulturaraba@araba.eus
  • Telefonoz: 945 18 19 92
  • Aurrez aurre: Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalea, 5, Vitoria-Gasteiz (
    hitzordua eskatuta)

 

Zer da KulturAraba Bulegoa?

  • Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Konderriko kultura sektorean lan egiten duten pertsonei eta erakundeei argibideak eta laguntza emateko bulegoa da.
  • Aholkularitza gune bat da, kultura eta sormen sektorearen behar informatiboei erantzuteko eta sektore hori sendotzeko eta modernizatzeko.

 

Nori dago zuzenduta KulturAraba Bulegoa?

  • Kultura eta sormen arloko enpresei.
  • Sektoreko profesional autonomoei.
  • Kultura elkarte eta erakundeei.
  • Kultura arloko ekimen eta proiektuak dituzten pertsonei, edozein fasetan egonik ere.
  • Kulturarekin lotutako diziplinetako ikasle eta ikertzaileei.

 

Zer eskaintzen du KulturAraba Bulegoak?

  • Kultura eta sormen proiektuak garatzearekin lotutako dirulaguntzei, deialdiei eta hainbat konturi buruzko informazioa (finantzaketa, prestakuntza, fiskalitatea eta legeak, espazio baliabideak …)
  • Sektoreko eragileei laguntzea beren eguneroko jarduerarekin eta kultura proiektuak garatzearekin zerikusia duten gaietan.
  • Sektorea dinamizatzea, eta testuinguruak sortzea errazago izateko sareak egitea eta proiektuak aurrera eramateko ezaupideak edo inspirazioa.
  • Taldearen osaera hau izango da:

              Laguntza prozesuak erraztu eta erabiltzaileek eskatutako gaiei erantzungo dien pertsona bat.

              Zerga eta lan arloko pertsona aditu bat.

              Disziplina anitzeko talde bat, KulturArabak sustatuko dituen hileroko topaketak dinamizatzeaz arduratuko dena.

 


 

KulturAraba. Topaketak

Topaketak. Espacio de conocimiento de KulturAraba Bulegoa du izena Arabako kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko prestakuntza programa berriak.

Azken hilabeteetan bulegotik egin duten entzute aktiboaren emaitza da proposamena, eta sektoreko profesionalek azaldutako kezka nagusiak lantzeko asmoa dute lehenengo saioetan. Zehazki, gai hauek landuko dituzte irailetik abendura bitartean programatu diren lau saioetan: eskuragarri dauden dirulaguntzak, fiskalitatearekin lotutako alderdiak, dauden finantzaketa-sistemen analisia eta publikoekiko lanaren inguruko hausnarketa. Gaian espezializatutako pertsona batek gidatuko du saio bakoitza, eta denen artean hausnartzeko tarte bat ere izango da.

Jardunaldien dokumentazioa
 



KulturAraba Bulegoa, mugimenduan

Hiriburuan aurreikusitako ekintzez gain, kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko bulegoak Arabako gainerako lekuetan ere indartuko du bere presentzia. Horretarako, datozen hilabeteetan zenbait bisita egingo ditu Arabako zenbait herritan, inguruan diharduten eragileei beren zerbitzuen berri emateko.