Topaketak - Prestakuntzaprograma

 

Topaketak. KulturAraba Bulegoaren ezagutza eremua

KulturArabak kultura sektorerako diseinatutako prestakuntza programa da.

Arabako Lurralde Historikoan kultura osatzen duten entitate eta erakundeetan eskuragarri dauden baliabideak indartzeko urtero jardunaldi batzuk egitea aurreikusten da. Proposamena bulegotik egin den entzute aktiboaren emaitza da, eta sektoreko profesionalek egindako kontsultetan adierazi dituzten kezka nagusiei helduko die.

Saio bakoitza gaian aditua den pertsona batek gidatuko du, eta talde hausnarketarako denbora bat ere hartuko du.

KulturAraba Bulegoa, kultura eta sorkuntza sektoreari arreta emateko bulegoa, Arabako Foru Aldundiaren proiektua da.

 

2023ko Topaketak programa

Martxoak 22, 17:00 – 19:00 

Eta, dirulaguntza batera aurkezten banaiz?: oinarrizko gomendioak eta baliabideak

Formatzailea: Leyre Martinez, KulturAraba Bulegoko kultura- bitartekaria

Dirulaguntzen mundua korapilatsua eta, are gehiago, ulertzeko zaila izan daiteke ez baditugu bere mekanismoak eta hizkuntzak ezagutzen. Zeregin horretan laguntzeko eta hurbilketa errazteko, prestakuntza-saio hau eskainiko dizugu. Bertan, zure kultura-proiektua dirulaguntza publiko batera aurkeztu aurretik kontuan hartu beharreko gomendio orokorrak eta oinarrizko baliabide erabilgarriak partekatuko ditugu.

Begi-bistakoak diren gomendioetatik hasita burutsuagoak direnetaraino, oinarrizko gida txiki bat eskaintzen saiatuko gara, aurkeztu aurretik proiektu batek igaro behar dituen fase guztietan lasai eta ziurtasunez murgiltzeko.

Saioaren amaieran, zuen zalantzak eta hausnarketak partekatzeko elkarrizketa-gune bat irekiko da.

IZENA EMAN

 


 

Topaketaken historikoa – Prestakuntza programa

 

2022ko Topaketak Programa

 

Azaroak 3, 17:00-19:00 I Online (Zoom bitartez)

TicketBAI kultur eragileentzat

Vicky Duro (Kulturgest)


Autonomoa bazara, ziur aski TicketBAIren berri izango duzu. Eta, gainera, artea eta kultura sektorean lan egiten baduzu, seguruenik hitz hau entzutean zure hankak dardarka jarriko dira eta galdera pila bat etorriko dira zure burura: zer da TicketBAI?, nori eragiten dio?, noiz hasi behar dut erabiltzen?, zigortu nazakete ez badut ezartzen?, nire fakturazio-sistema aldatu behar dut?.

Saio honetan galdera arruntei erantzuten saiatuko gara eta softwarearen ezagutzan, kostuetan eta kultur sektoreko eguneroko jardueran duen aplikazioan gidatuko zaituztegu. 

Vicky Duro artista bisualetan, artista plastikoetan eta kultura arloko langileetan espezializatua den Kulturgest aholkularitza enpresaren sortzailea eta aholkularia.


2022ko urriaren 3a, astelehena, 17:00-19:00

Eta, orain zer? Dirulaguntza bat justifikatzeko gakoak

Enara Garcia (K Bulegoa)

Zure proiektuak dirulaguntza publiko bat jaso badu, udaren amaierarekin batera egindako lana ebaluatzeko eta laguntza guztiak justifikatzeko unea iristen da: zer sartu behar dut justifikazioan?, zer ebaluatzen da?...

Zeregin horretan laguntzeko, prestakuntza-saio hau eskaintzen dizugu. Bertan, zure kultur proiektuak ebaluatzen eta jaso duen laguntza ekonomikoa behar bezala justifikatzen ikasteko gako eta baliabide garrantzitsuak partekatuko ditugu.

Saioan zehar, Enara Garciak kasu praktikoak planteatuko ditu

Enara Garcia kultura-kudeatzailea eta -bitartekaria, esperientzia handia du kultura-proiektuen garapenean eta ebaluazioan. Gaur egun, K-Bulegoaren parte da, kultur proiektuak garatzeko aholkularitza zerbitzua.


2022ko maiatzaren 25a, asteazkena, 17:00 - 19:00

Jabetza intelektuala: zer jakin behar dut?

Vicky Duro (Kulturgest)

 

Saio honek kultura eta sormen sektoreko jabetza intelektualaren mundu ezezagunera hurbilketa txiki bat izan nahi du.

Prestakuntza-saioaren helburua jabetza intelektualaren inguruko oinarrizko kontzeptuak ezagutaraztea da, autorxs/creadorxs gisa sortzen zaizkigun zalantza horiei guztiei erantzuteko: zeintzuk dira nire egile-eskubideak?, nire obra erregistratu behar dut babesteko?, nola?...

Saioan, Vicky Durok kasu praktikoak planteatuko ditu eta, gainera, zalantza eta aholkuetarako tartea eskainiko du.

Vicky Duro Kulturgest-eko aholkularia eta sortzailea da, artista bisualetan, artista plastikoetan eta kultura-langileetan espezializatutako aholkularitza.


2022ko martxoak 23, asteazkena, 17:00 - 19:00

Kulturatik bizitzea: zergatik ematen du lotsa diruaz hitz egiteak

Miren Lauzirika (Art for Life!)

Saio honek tresna praktikoak eskaini nahi ditu sormen- eta kultura-arloko lan profesionalari balioa emateko eta diruarekin dugun harremanari buruzko hausnarketa bateratua sortzeko. Saioaren helburua kulturan lan egiterako orduan aurreiritziak kentzeko klabeetan pentsatzea da: nola lortu beste pertsona batzuek zure lana baloratzea?, nola eraldatu diruaren inguruan ditugun usteak? edo nola eragiten dute sinesmen horiek kulturan aurrekontuak sortzerako orduan?

Saioan, hausnarketa sustatuko duten eta etorkizunean erabakiak hartzeko balioko duten ariketa praktikoekin lan egingo da. Azken batean, Topaketa berri bat proposatzen dizuegu, kultura-sektorearen profesionalizaziorako bidean, enpresa-pentsamendua sustatzeko.

Miren Lauzirika sormen aholkularia da eta Art for Life! -ren sortzailea. Berrikuntza-prozesuei laguntzen die, eta enpresentzako eta erakundeentzako sormen-gaitasunetan formatzailea da. Halaber, EmakumeEkin emakume ekintzaileen euskal elkartearen sortzaileetako bat eta presidentea da.


2022ko urtarrilak 26, asteazkena, 17:30 - 19:30

Kultur proiektuen garapena: ideiatik orrira

Josian Llorente

 

Saio honetan, edozein kultur proiekturen hasieran jarriko dugu arreta; ideia sortu ondoren, nola islatu paperean?

Helburua zuen kultur proiektu bakoitzerako edukien aurkibide argi eta egoki bat sortzea izango da , aurkezpen-txosten bati forma emateko, bezero potentzialentzat erabilgarria dena, baina baita laguntza publikoen deialdietan parte hartzeko  ere. 

Josian Llorente Ikertzaile independentea da, ikaskuntzen laguntzailea eta kultura-kudeatzailea. 20 urte baino gehiago eman ditu kultura-, hezkuntza- eta unibertsitate-esparruetako (Arteleku, MediaLab Prado, Hirikilabs, Medialab Tabakalera, DSS2016EU, Hangar, Citilab, UPV, UOC, BAU, MU) artearen, teknologiaren eta gizartearen inguruko espazio eta proiektuen sustatzaile eta dinamizatzaile gisa.

Arkitekturako masterra KTH Royal Institute of Technology erakundean, eta estudioak, «Art Electrónic i Disseny Digital», Media Center for Art and Design MECAD-ESDIn. Gaur egun, Universitat Oberta de Catalunya UOCeko Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartearen programan doktoretza egiten ari da.

Mondragon Unibertsitateko LEINN Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduko team coachen eta aholkulari teknologikoen taldeko kide da baita Universitat Oberta de Catalunya UOCeko "erronka garaikideak gizartean" filosofia masterreko taldeko kide ere, Marina Garcések zuzendua.

 


 

Topaketak 2021 Programa

Komunikazio kulturala 2.0: social media planaren gakoak (gaztelaniaz), Miren Martín Morato.

Ekainak 30, azteazkena; 18:00 - 20:00. Online

Komunikazioa funtsezko elementua da kultura-proiektuak ulertzeko, eta ez soilik zabaltzeko. Badirudi Web 2.0 agertzeak erraztu egin duela prozesu hori. Baina gure webguneko eta sare sozialetako komunikazioa ondo egiteko, funtsezkoa da Social Media Plan bat ezartzea, gure antolaketari eta eskaintzen ditugun zerbitzuei buruz egiten dugun komunikazio-estrategia definituko duena.

Topaketan, gure proiektuaren Social Media Plana eraikitzen lagunduko ziguten funtsezko elementuetan jarri genuen arreta, nahi genituen publikoak lortzeko, zabaldu nahi genituen mezuekin eta gure komunikazio-posizionamendua eta gure marka indartzen lagunduko zigutenekin.

Miren Martín, proiektuen koordinatzailea eta  Conexiones improbableseko komunikazio-arduraduna da.


Oinarrizko fiskalitatea kulturan. Luis Hidalgo

Urriak 27, asteazkena; 18:00 - 20:00. Online

Saio honetan, kulturaren arloko fiskalitatearen oinarrizko elementuak jorratu ziren,  hala nola fakturak, BEZa edo PFEZ, eta gai horiek oraindik zailak dira sektorearen zati handi batentzat. ERagileek beren proiektu eta erakundeei buruzko lege/zerga eremura hurbiltzean bizi zituzten zalantza eta segurtasun gabezia guztiak argitzea izan zen helburua.

Luis Hidalgo Zuzenbidean lizentziaduna da. Abokatutzara sartzeko masterra eta enpresa kooperatiboen kudeaketako masterra ditu. 2004tik 2013ra arte CANen zenbait bulegoren zuzendaria izan da. 2013tik ZUZENBIDE KONTUAK enpresaren bazkide langilea da.

 

Topaketak 2020 Programa

2020ko otsailaren 20a

KULTURA ETA SORMEN ERAGILEENTZAKO DEIALDIAK.

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak eskainitako laguntza eta beka deialdiei buruzko informazio jardunaldia, kultura eta sormenaren alorrerako interesgarria. Hitzordu horretan, gainera, diruz lagun daitezkeen lerro hauetan edo beste batzuetan parte hartzeko proiektuak prestatzeko eta aurkezteko lantegi bat egin zen.


Urriak 28, asteazkena, 18:00 - 20:00

Motibazioa, erreakzioa eta autozaintzarako tresna profesionalak. Marta C. Dehesa (Cola de perro)

Arte eta kultura sare bat dago, sormena, trebetasuna eta talentua dituena, baina oso modu prekarioan eta batere jasangarria ez den eran egiten du lan.

Prestakuntza eta informazioa ezinbesteko tresnak dira norberaren "ohitura txarrak" aldatzeko, bai eta esparru juridiko, laboral eta fiskala aldatzea eta jardunbide egokiak ezartzea bultzatuko duen ekintza kolektiboari eusteko ere. Negoziatzeko gaitasuna eta indarra, erabakitzeko ahalmena, eta segurtasun juridikoa ematen dizkiguten tresnak dira, eta gure eskubideak hobeto defendatzen laguntzen digute. Eta, batez ere, konfiantza eta segurtasuna ematen dizkigute.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira orain, krisiaren zeharkako ondorioak eta ondorio zuzenak gainditzeko, etengabe krisian dagoen sektore honetan.

Marta C Dehesa (www.coladeperro.com) abokatua da, eta aholkularitza profesionala ematen du kulturaren sektorean. Aholkularia, irakaslea eta abokatua da eta jabetza intelektualean aditua, bai eta negoziazio tresnetan eta jardunbide egokietan, eta artista, sortzaile, elkarte, eskola eta erakundeentzako lan, zerga eta merkataritza baliabideetan ere. 


Azaroak 18, asteazkena, 18:00 - 20:00

Kultura eta garapen jasangarria; Begoña Guzmán (Unesco Etxea)

Kultura: garapen jasangarriaren zutabea.

Kultura gizakiaren berezkoa da, eta 2015ean Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onetsi zenean, nazioarteko komunitateak ere aitortu zuen kultura garapen jasangarriaren eragilea zela. Kultura eta garapena osatzen duten binomio banaezin horren ibilbideari helduko diogu, inpaktu adierazleak, azterketa kasuak eta kulturatik Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzen nola lagundu identifikatuko dugu.


Abenduak 16, asteazkena, 18:00 - 20:00

Zer hartu behar da kontuan kultura eta sormen proiektu parte hartzaileak garatzeko? Oinarrizko gakoak. Iciar Montejo eta Zorione Aierbe (Prometea)

Euskaraz

Gaur egun, inoiz baino gehiago, beharrezkoa da kultura proiektuak bultzatzea, sormenetik abiatuta eta eragileen, erakundeen eta pertsonen arteko sinergiak eta lankidetzak bilatuta.

Besteekin egin behar dugun horretarako, helburu komun bat eraikiz, begirada eta ikuspegi desberdinak batuz, elkarrekiko inplikazioa bilatuz… zer da erabilgarria kontuan hartzea?

Parte hartzeko eta elkarrekin sortzeko prozesuetan dugun esperientziatik abiatuta, kontuan hartu beharreko lehen gako batzuk partekatuko ditugu.

Hizlariak: Prometea, Iciar Montejok eta Zorione Aierbek osatutako tandema da, hainbat eremu eta erakundetan 2003. urteaz geroztik parte hartzeko eta elkarrekin sortzeko prozesuak diseinatzen, errazten eta dokumentatzen diharduena.

 


Topaketak 2019 Programa

2019/09/25

Lizitazio publikoak eta dirulaguntzak

Aitzol Batiz 

Saio honen helburua da erakustea zein den dirulaguntzak lortzeko egin beharreko prozesua. Hasita ezagutzen non eta nola argitaratzen diren eta nola ulertu behar diren, eta amaituta nola aurkezten eta justifikatzen diren.

Aitzol Batiz AISILAN XXI SLren sustatzailea, bazkide sortzailea eta koordinatzaile nagusia da, KULTIBA cambios culturales kultura aholkularitzako kooperatibaren koordinatzailea eta KARRASKAN Euskadiko kultura berrikuntzaren eta berrikuntzaren kultura elkartearen batzorde exekutiboko kidea.


2019/10/30

Fiskalitatea kultura sektorean

Luis Hidalgo 

Eragileek beren proiektu eta erakundeei buruzko lege eta zerga eremura hurbiltzean bizi dituzten zalantza eta segurtasun gabezia guztiak argitzen saiatzeko jardunaldia.

Luis Hidalgo Zuzenbidean lizentziatua da. Abokatutzan sartzeko master bat dauka eta beste master bat Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan. 2004tik 2013ra CANeko hainbat sukurtsalen zuzendaria izan da. 2013tik ZUZENBIDE KONTUAK-ko bazkide langilea da.


 2019/11/27

Publikoen garapena

Teklak

Kultura proiektuetatik herritarrekiko harremana nola jorratzen den aztertzeko saioa. Audientzien garapenari buruzko gogoeta egingo da ikuspegi holistiko batetik, eta kultur erakundeen lan ildoekin lotuko da (sorkuntza, bitartekaritza, komunikazioa, programazioa, etab.).

Teklak estudio bat da, zeinak laguntzen baitie beren proiektuak aktibatzen eta sendotzen beren jardueran sormena, ezagutza eta pentsamendu kritikoa sustatzen dituzten eragileei.


2019/12/18

Nola lortu finantzaketa kulturarekin lotutako enpresa izanik.

Euskadiko Kutxa.

Kulturarekin lotutako enpresentzako eta ideian edo garapenean proiektu sortzaileak dituzten pertsonentzako dauden finantzaketa ereduak jorratuko dira.